28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udal fiskala, udal lokalen erabileraren lagapena arautzen duena. Aldaketa

Azkoiengo Udalak argitara eman zuen 2020ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 13an, udal lokalen erabileraren lagapena arautzen duen ordenantza fiskalaren behin betiko onespena.

2021eko azaroaren 15ean egin osoko bilkuran, Azkoiengo Udalak hasiera batez onetsi zuen udal lokalen erabileraren lagapena arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa. 2021eko azaroaren 23an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean ordenantza horren hasierako onespenaren iragarkia. Jendaurreko aldia iraganda, inork ez du alegaziorik aurkeztu, eta, beraz, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi da. Ordenantzaren aldaketak tarifen eranskina ukitzen du, zeina argitara ematen baita orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Azkoienen, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

UDAL LOKALEN ERABILERAREN LAGAPENA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAREN TARIFEN ERANSKINAREN ALDAKETA

I.A. epigrafea.–Kultur Etxeko aretoa.

A) Kultur Etxeko auditoriuma:

–Lagatzea, orduko: 120,00 euro orduko.

  • Auditoriuma ordu 1etik 4ra bitarte erabiltzea: 400,00 euro.
  • Auditoriuma ordu 1etik 8ra bitarte erabiltzea: 800,00 euro.

–Elkarteei lagatzea: 50,00 euro.

I.–1 epigrafea.

1. Azkoiengo Udalaren ikus-entzunezko materiala erabiltzeagatik, kasu guztietan, zenbateko hau gehitu beharko da antolatzen den saio bakoitzeko:

–Bideo proiektagailu digitala: 51,76 euro.

–Zinemako proiekzio-pantaila (10 x 4,5): 46,59 euro.

–Argiztapen eta soinu teknikariaren zerbitzuak; hura nahitaezkoa izanen da Kultur Etxeko auditoriumean soinua eta/edo argiztapena erabiltzen diren guztietan.

–Zerbitzu teknikoa, lanaldi erdian (gutxienez ere 4 ordu): 165,64 euro.

–Zerbitzu teknikoa, lanaldi osoan (8 ordu bitarte): 279,52 euro.

–8 ordutik gorako orduaren prezioa: 27,95 euro.

–Soinu sistemak erabiltzea (soinu-mahaia): 51,76 euro/saioa.

–Argiztapen-mahaiko argiztapen-sistemak erabiltzea: 51,76 euro/saioa.

–Mahaiko edo zutikako mikrofonoa erabiltzea, mikrofono eta saio bakoitzeko: 15,53 euro.

–Eszenatokiko fokuen ekipamendua erabiltzea, saio eta ekitaldi bakoitzeko: 350,00 euro.

Honako ekitaldi hauek ordaintzetik salbuetsirik egonen dira, jarduera ongi egiteko beharrezkoa denean ordenantza fiskal honetan jasoriko argiztapen eta soinuko baliabide teknikoak erabiltzea, bai eta aretoko zerbitzu teknikoaren laguntza ere: Azkoiengo Udaleko batzordeek, udalerriz gaindiko erakundeek (Azkoiengo Udalak haietan ordezkatuta badago), Azkoiengo kultur eta gazte elkarteek, Azkoiengo kirol klubek, Azkoiengo erakunde sozialek, Azkoiengo ikastetxeek, Azkoienen kokaturiko sindikatuek, Azkoiengo Udalean ordezkariak dituzten talde politikoek (hauteskunde kanpainan), eta bertako enpresari eta merkatariek antolaturikoak, eta helburu altruista dutenak, hala nola aurkezpenak, hitzaldiak, bilerak, mahai-inguruak, ikastaroak, batzarrak, jaialdiak, kontzertuak, antzezpenak, jaialdi solidarioak eta haien entseguak, eskola emankizunak eta haien entseguak, master class-ak, eta ikasturte bukaerako jaiak. Halakoetan, argiztapen eta soinu teknikariaren gastuak Kultur Batzordeak hartuko ditu bere gain, kultur jardueren aurrekontu-partidaren barnean, jardueraren kontrola egin eta gero.

II. epigrafea.–Beste alor batzuetako aretoak.

C) Zezen-plaza:

–Lagatzea, eguneko: 120,00 euro.

Gainera, eszenatokia muntatu behar bada eta garbiketa-lanak egin behar badira, honako hauek jasanaraziko dira:

40 metro koadroko eta hanka luzeko eszenatokia muntatzea eta desmuntatzea: 527,50 euro.

110 metro koadroko eta hanka luzeko eszenatokia muntatzea eta desmuntatzea: 955,00 euro.

40 metro koadroko eta hanka ertaineko eta laburreko eszenatokia muntatzea eta desmuntatzea: 432,50 euro.

110 metro koadroko eta hanka ertaineko eta laburreko eszenatokia muntatzea eta desmuntatzea: 765,00 euro.

Tendidua garbitzea: 560,00 euro.

Zezen-plazako hareatza garbitzea: 480,00 euro.

Aulkiak, mahaiak, taberna-barrak edo obrako hesiak eraman behar badira, honako hau jasanaraziko da:

Aulkiak, unitate bakoitzeko 0,50 euro.

Mahaiak, unitate bakoitzeko 1,00 euro.

Barrak %200, barra bakoitzeko 200,00 euro.

Obrako hesiak, unitate bakoitzeko 3,00 euro.

–Elkarteei lagatzea: 50,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L2201096