28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OSINAGA

Desafektazioa, 4. poligonoko 53. lurzatian, telefonia estazio bat instalatzeko

Osinagako Kontzejuak, 2022ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Hasiera batez onestea desafektazioa, 4. poligonoko 53. lurzatiko 54 metro karraturen erabilera lagatzeko. Lurzatia Osinagako Kontzejuaren herri-lurren barnean dago, eta telefonia estazio bat instalatzeko erabiliko da.

2. Erabileraren lagapena arautuko duten baldintzak onestea.

3. Desafektazio espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluari jarraikiz. Aipatutako epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabaki hau behin betikotzat joko da eta igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, behin betiko baimena emateko.

Osinagan (Txulapain), 2022ko urtarrilaren 31n.–Kontzejuko burua, Igone Astitz Arano.

Iragarkiaren kodea: L2201428