28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

222C/2021 EBAZPENA, abenduaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez erabakitzen da Transports Ciutat Comtal SA enpresaren Iruñeko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Transports Ciutat Comtal SA enpresaren Iruñeko lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31100031012011), erregistro honetan 2021eko urriaren 29an sartu zena, enpresaren ordezkariek eta sindikatu batzuetako ordezkariek (ATTU, CCOO, LAB eta UGT) 2021eko urriaren 27an izenpetuta eta 2021eko azaroaren 23an zuzenduta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboen, lan akordio kolektiboen eta berdintasun planen erregistroari eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 3an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia. Izaskun Goñi Razquin.

Transports Ciutat Comtal SA enpresaren hitzarmen kolektiboa Iruñeko lantokirako (PDF).

Iragarkiaren kodea: F2117411