28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORISOAIN

Aldaketa, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Orisoaingo Udalak, 2021eko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, hasiera batez onesteko 2022rako tarifen eranskina, Etxeko laguntza-zerbitzua arautzen duen ordenantzarako. Ordenantza hori argitaratu zen 2011ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 20an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua), eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aldaketa horiek behin betiko onesten dira eta testu osoa argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan.

Orisoainen, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.

ALDAKETA, ETXEKO LAGUNTZA-ZERBITZUA ARAUTZEN DUENA ORDENANTZAN

Tarifak

“Janariaren tarifa kalkulatzeko prezio publikoa izanen da janariak zerbitzatzen dituen enpresarekin hitzarturiko adjudikazio-prezioa: 7,77 euro/otordua (BEZa barne). Baldin aurretik ezarritakoan ez baizik beste prezio batean adjudikatzen bada kontratua, adjudikazio berriarena aplikatuko da.

Gainerako zerbitzuen 2022rako tarifak kalkulatzeko prezio publikoa 22,27 euro da (prezio hori atera da ordenantza honen 10. artikuluan araututakoaren arabera)”.

Iragarkiaren kodea: L2201077