28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, Hirigunean mugikortasuna arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Otsagabiko Udalak, 2021eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa, Otsagabiko hirigunean mugikortasuna arautzen duen ordenantzan.

Iragarkia 2021eko 261. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 16an, baita iragarki-taulan ere, eta horren ondotik espedientea jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jotzen da eta argitaratzen da.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Otsagabian, 2022ko urtarrilaren 24an.–Alkate udalburua, Mikel Aoiz Iriarte.

OTSAGABIKO HIRIGUNEAN MUGIKORTASUNA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

“14. artikulua. Txartel egiaztagarriak erabiltzeko arauak.

1. Txartela baimendutako ibilgailua sartzeko eta aparkatzeko baizik ezin izanen da erabili, eta ezin izanen zaio beste ibilgailuren bati utzi. Txartelaren onuradunek hura behar bezala erabiltzeko erantzukizuna hartzen dute, eta araudi hau betetzeko konpromisoa hartzen dute. Helbidea edo ibilgailua aldatuz gero, onuradunak berehala jakinarazi beharko ditu aldaketak.

2. Txartel egiaztagarria galdu, desagertu edo hondatuz gero, baimendutako ibilgailua sartzeko eta aparkatzeko bi txartel edo haren kopia eskatzen duten onuradun edo titularrek, egiaztatu beharko dute Otsagabiko Udalari 5,00 euroko zenbatekoa ordaindu izana, luzatzen diren txartelen bereizgarri bakoitzeko.”

Iragarkiaren kodea: L2201248