28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

2022rako lan-egutegia

Obanosko Alkatetzak 0016/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko urtarrilaren 20an. Hona hemen haren testu osoa:

“Espediente zenbakia: 2/2022.

Ebazpenaren zenbakia eta data orri-bazterrean ageri dira.

Gaia: 2022ko lan-egutegia.

Ikusita 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusita 648/2021 Ebazpena, azaroaren 30ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko herriko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Onestea Obanosko Udalaren zerbitzuko langileek 2022an izanen duten aste barreneko jaiegunen egutegia, hementxe zehaztu bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 29a: Obanosko zaindaria.

–Abuztuaren 30a eta 31: Obanosko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Bigarrena.–Obanosko Udaleko administrazioan lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa. Nahitaez aritu beharko da 9:00etatik 14:30ak arte; gainerako denbora egiteko langileek malgutasuna izanen dute, hautara, 7:30etik 9:00ak arte eta 14:30etik 17:00ak arte.

Langileendako onetsi den egutegian 13 ordu eta 15 minutu gelditzen dira sobera. Langileek ordu horiek urtean zehar hartuko dituzte nahieran, betiere zerbitzuaren beharren arabera.

Hirugarrena.–Langileen asistentzia kontrola presentzien kontrol sistema baten bidez eginen da. Hala egin beharko dute lanaldiaren hasieran eta bukaeran, bai eta lanaldiaren barnean ateratzen eta itzultzen diren bakoitzean ere.

Laugarrena.–Langileek lanaldiaren barnean gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute.

Bosgarrena.–Baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak, salbu eta abuztuaren 30a eta 31, horiek jaiegun izanen baitira.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Obanosko Udalaren iragarki-taulan ere.

Zazpigarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Ohartarazten da erabaki honen kontra errekurtso hauetariko bat jartzen ahal dela:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik aurrera.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Obanosen, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2200939