28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2022rako lan-egutegia

Melidako Udalak, 2022ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkura berezian, 2022rako lan-egutegia onetsi zuen, honela:

Ikusirik Alkatetzaren 2022ko urtarrilaren 14ko 2022/0016 Ebazpena.

Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, haren bidez zehaztu zen zein zen urteko lanaldia Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat, hain zuzen ere aplikatzekoa dutenentzat abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina (aipatutako foru dekretua eman zen legegintzako foru dekretu horren 59. artikuluaren babesean).

Kontuan harturik 140/2021 Ebazpena, apirilaren 9koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako. 2021eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 13an,

EBAZTEN DUT:

1. Lehena.–Igandeaz bestelako jaiegunen egutegia onestea 2022rako Melidako Udalaren zerbitzuko langileentzat, hementxe zehaztu bezala.

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Uztailaren 26a: Santa Ana (herriko jaia).

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 22a, 23a eta 24a: herriko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

2. Melidako Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa.

b) Abuztuaren 19an, abenduaren 24an eta abenduaren 31n lanaldia bukatuko da ordubete lehenago. Melidako Udalaren zerbitzuko langileek, hiru egun horietako edozeinetan oporretan badaude, ez dute eskubiderik izanen ordu hori konpentsatzeko.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bai eta Melidako Udalaren iragarki-taulan ere.

Melidan, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2201029