28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

Aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Ledeako Udalak, 2021eko urriaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Iragarkia 2021eko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 30ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantzan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ledean, 2022ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

ALDAKETA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da babes duelarik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.

8. artikulua. Udalaren kontura izanen da baimendutako hargune berrietako ur kontagailua jartzea, bai eta lehendik dauden kontagailuak ordeztea ere, apurtu edo hondatzen direnean eta, nolanahi ere, kontagailuak lehenagokoak direnean, hamabi eta hamabost urte artean.

9. artikulua. Ledeako Udalak, indarrean dagoen legediak emandako ekintza zibil edo administratiboak erabiltzea galarazi gabe, ur hornidura eteten ahalko die zerbitzuaren erabiltzaileei, honako kasu hauetan:

a) Fakturazioko hiru ordainagiri edo gehiago edo 150,00 eurotik gorako zenbatekoa ez ordaintzeagatik, hilabeteko epean, zorra jakinarazten denetik.

b) Erabiltzaileak zabarkeriaz jokatu badu instalazioetan matxurak konpontzeari edo kontagailua manipulatzeari edo gaizki erabiltzeari dagokionez; kasu horretan, Udalak kontagailua ordeztuko du erabiltzailearen kontura, baldin eta Udalak idatziz jakinarazi ondoren hogei egun baino gehiago igaro badira matxura konpondu gabe edo kontagailu manipulatua ordeztu gabe.

c) Udalaren baimenik gabe erabiltzaile bat horniduraz baliatzen denean edo hornitzen den ura baimendutako modu eta xedeez kanpo erabiltzen duenean.

d) Erabiltzaileak txertatzen uzten badu edo txertatzen baditu adarrak bere instalazioan, hargunerako baimenean sartzen ez diren beste finka, lokal edo etxebizitza batzuetara ura desbideratzeko.

e) Udal langileek Udalaren sareetan ur kontsumorako adarrak aurkitzen dituztenean hargunerako baimenik gabe eta/edo kontagailurik gabe, hau da, ezkutuan eginak. Kasu horretan, Udalak berehala eteten ahalko du ur hornidura adar horietan, tramite gehiagorik gabe.

f) Erabiltzaileak ez badie sartzen uzten Udalak baimendutako langileei hornidura baimendua hartzen duen lokalean, beren nortasun agiria dutela, instalazioak ikuskatu edo kontagailuen irakurketak egitera joaten direnean ordu baliodunetan.

Iragarkiaren kodea: L2201053