28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2021. urteko 12. eta 13. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2021eko abenduaren 30ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2021. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren 12. eta 13. aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Leitzan, 2022ko urtarrilaren 19an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L2201245