28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Herri-lurretako aprobetxamenduaren zuzeneko adjudikazioa herritarren artean. Akats zuzenketa

Akatsa atzeman denez herri-lurretako aprobetxamenduaren zuzeneko adjudikazioa herritarren artean iragarkian (2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 4koa), hona hemen zuzenketa.

Honela dioen lekuan: “Aprobetxamendu hau, horretarako egindako balorazio-azterlanaren arabera, zenbateko hauetan baloratu da:

2. lotea USI: 143,75 euro (BEZik gabe); hori da estali beharreko gutxieneko lizitazio-prezioa”.

Honako hau behar du: “Aprobetxamendu hau, horretarako egindako balorazio-azterlanaren arabera, zenbateko hauetan baloratu da:

2. lotea USI: 2.820,93 euro (BEZik gabe); hori da estali beharreko gutxieneko lizitazio-prezioa”.

15 egun balioduneko beste epe bat irekitzen da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eskubidea dutela uste dutenek larreen adjudikazioa eska dezaten.

Markalainen (Txulapain), 2022ko otsailaren 2an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L2201539