28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentzia. Baimena

Bete dadin xedaturik dagoena 17/2020 Foru legearen lehen xedapen gehigarrian eta 93/2006 Foru Dekretuan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua), aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:

–Lizentzia eman den eguna: 2022ko urtarrilaren 13a.

–Sustatzailea: Rinacon Gestión SL.

–Jarduera: paletak birziklatzea.

–Tokia: T kalea, 43. Noain-Ezkirotz industrialdea.

–Herria: Cordovilla (Galar).

Getze Galarren, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2201234