28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2022ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Fontellasko Udalak, 2021eko azaroaren 11n egindako osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat, tasen, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenen gainekoa, zeinak aplikatuko baitira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea onetsi eta jendaurrean egon zen Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter zezaten eta, hala bazegokion, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten jarritako epearen barnean.

Ez denez aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik, argitara ematen dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.

–Zerga-tasak

  • Lurraren kontribuzioa: %0,3752.
  • –Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,20.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,4.
  • Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
  • Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.
  • Karga-tasa: %21.
  • Zirkulazio zerga: Nafarroako Gobernuak onesten dituen tarifak.

–Ondareko diru-sarrerak.

  • Ureztapenak: 14 euro erreguko.

–Tasak eta prezio publikoak

  • Konpultsa: 3 euro.
  • Fotokopia: 0,2 euro.
  • A3 fotokopia: 0,4 euro.
  • Koloretako fotokopia: euro bat.
  • Koloretako A3 fotokopia: 2 euro.
  • Ziurtagiria: euro bat.
  • Fax orria: 0,50 euro.
  • Lurzatietako zedula: Euro bat.
  • Ezkontza zibilaren tasa:
  • Herrian erroldatutakoentzat: 50 euro, baldin gutxienez ere bi ezkontideetako bat herrian erroldatua badago (ulertuko da erroldaturik daudela baldin erroldaturik badaude 2022ko apirilaren 1a baino lehen);
  • Herrian erroldatu gabeentzat: 100 euro. Zerbitzua astelehenetik ostiralera emanen da, jendea hartzeko ordutegi orokorrean.
  • Nitxoak: 710 euro.
  • Ibiak: 77 euro.
  • Igerilekuak (erroldatutzat jotzen dira 2022ko apirilaren 1a baino lehenago hala agertzen direnak).

–Bonuak:

Bainu-denboraldia hasi baino lehen edo hasitakoan 4 urte betetzen dituzten erabiltzaileek behar den bonua atera beharko dute.

  • Pertsona baten bonua: 63 euro.
  • Erroldatu gabeko pertsona baten bonua: 91 euro.
  • Erroldatu gabeko pertsona baten bonua, hilabetekoa: 58 euro.
  • 2 pertsonaren bonua: 96 euro.
  • Erroldatu gabeko 2 pertsonaren bonua: 147 euro.
  • 3 pertsonaren bonua: 128 euro.
  • Erroldatu gabeko 3 pertsonaren bonua: 187 euro.
  • 4 pertsonaren bonua: 154 euro.
  • Erroldatu gabeko 4 pertsonaren bonua: 211 euro.
  • 5 pertsonaren bonua: 164 euro.
  • Erroldatu gabeko 5 pertsonaren bonua: 227 euro.
  • 65 urtetik gorako erroldatuen bonuak: 32 euro.
  • Erroldatu gabeko 65 urtetik gorakoen bonuak: 76 euro.
  • 65 urtetik gorako bi pertsona erroldaturen bonuak: 48 euro.
  • Erroldatu gabeko 65 urtetik gorako bi pertsonaren bonuak: 80 euro.

–Sarrerak:

  • Haurren sarrerak (0-3 urte beteak): dohainik.
  • Haurren sarrerak (4-10 urte beteak): 3 euro.
  • Helduen sarrerak (11 urtetik aurrera): 7 euro.

Igerileku-denboraldia 3 hilabetetik beherakoa bada, zenbateko horiek hainbana daitezke: denboraldiak zenbat hilabete iraunen duen, horren arabera.

Bonuen prezioei 5 euro gehitu dakieke, baldin eta, arauzko eskakizunak edo gomendioak betetzeagatik, beharrezkotzat jotzen bada aplikatzea kontrolatzeko sistema mugatu bat, sarbideak eta salmentak ordaintzeko plataforma telematikoen bidez.

–Gimnasioko eta pilotalekuko bonuak:

  • 20 saioko bonuak: 45 euro.
  • 20 saioko bonuak erroldatu gabeentzat: 60 euro.
  • Eguneroko sarrerak, gimnasiorako eta pilotalekurako: 3 euro.
  • Eguneroko sarrerak gimnasiorako eta pilotalekurako, erroldatu gabeentzat: 5 euro.

–Kirol pisten erabilera, taldeentzat:

  • Kirol askotarako barreneko pista: 30 euro ordu bakoitzeko.
  • Futbol zelai txikia: 110 euro ordu bakoitzeko.
  • Padel pista:
  • 4 euro pertsonako.
  • 15 orduko bonua: 45 euro pertsonako.
  • Igerilekuetako denboraldiko erabiltzaileentzako erabilera esklusiboa: 2,5 euro ordu bakoitzeko.
  • Kalea obretarako okupatzea: Euro bat metro koadroko eta eguneko, laugarren egunetik aitzina.
  • Higiezinak lehen aldiz okupatzeko lizentzia:
  • Oin berriko eraikinak: 191 euro etxebizitzako.
  • Egiturak berritzea, handitzea edo zaharberritzea: 147 euro/etxebizitza.
  • Irekitzeko lizentziak edo jardueretakoak: 215 euro.
  • Lur banantzeak egiteko lizentziak: 51 euro.
  • Haurtzaindegia (eskolatzea eta jantokia): Nafarroako Gobernuak adierazten dituen tarifak.
  • Bestetako saltokiak, barrakak, etab.: Euro bat metro koadroko eta eguneko.

–Musika eskola, 2021-2022 ikasturtea:

Hastapeneko matrikula, edo bakarrik solfeoa, kanpotarrentzat

30 euro

Hastapena (45 minutu)

17 euro hilean

Solfeoa bakarrik

22 euro hilean

Matrikula, kanpotarrentzat

55 euro

Musika-tresna bakarrik (30 minutu)

28 euro hilean

Musika-tresna bakarrik (45 minutu)

34 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta musika-tresna (30 minutu)

50 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta musika-tresna (45 minutu)

56 euro hilean

Solfeoa (60 minutu) eta bi musika-tresna (45 minutu eta 45 minutu)

80 euro hilean

Bi musika-tresna (30 minutu eta 45 minutu)

62 euro hilean

–Udalaren lokalak lagatzea (Kultura Etxeko 1. eta 2. gelak):

  • Oro har: 150 euro ordu bakoitzeko.
  • Udal taldeak: 50 euro ordu bakoitzeko.
  • Beste lokal batzuk lagatzea, klaseak emateko: 5 euro ordu bakoitzeko.

–Ostatuen terrazak: 6 euro metro koadroko, ordenantzaren arabera. Baldin baimena eman bada, COVID-19aren pandemia egoera dela eta, espazio publiko gehiago okupatzeko, 2022rako itzuli beharko da pandemia aurretik baimenduta zegoen espazioa okupatzera.

–Aulkiak alokatzea: euro bat aulkiko.

Fontellasen, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L2201023