28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Irekitzeko lizentzia ematea

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da alkatetza honen ebazpen bidez honako ezaugarriak dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2022ko urtarrilaren 11.

Emakidaduna: Bidaurreta Azkarate Eduardo eta Iribarren Bidaurreta Martin Nekazaritza-Sozietate Zibila.

Jarduera: esnetarako ardi-aziendaren ustiategia.

Kokalekua: Erro, 4. poligonoa, 1027. lurzatia.

Erroibarren, 2022ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2201009