28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ENERITZ

Ordenantza fiskala, Udalaren padel pista erabiltzeko tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Enerizko Udalak, 2021eko azaroaren 18an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren padel pista erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onespenaren erabakia 2021eko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 7an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Eneritzen, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.

ORDENANTZA FISKALA, PADEL PISTA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Tasa hauek ezartzen dira bat etorriz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100.5 artikuluarekin.

2. artikulua. Ordenantza honen zerga-egitatea da herriko padel pista erabiltzea.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Tasa horien subjektu pasiboak izanen dira padel pista erabiltzen duten pertsona fisikoak, juridikoak edo nortasun juridikorik gabeko subjektuak.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Karga-oinarriak dira:

–Padel pistaren erabilera orduak, argiarekin.

Tarifak

5. artikulua. Tasaren zenbatekoa izanen da ateratzen dena ondorengo tarifak aplikatzearen ondorioz, eta indarrean egonen dira harik eta Udalbatzaren osoko bilkurak aldatzea erabakitzen duen arte.

5.1. Erroldatuendako tarifa:

–Pista argiarekin erreserbatzea: 4 euro, 30 minutuko tarte bakoitzeko.

5.2. Erroldatu gabeendako tarifa.

–Pista argiarekin erreserbatzea: 5 euro, 30 minutuko tarte bakoitzeko.

Tributu-kuota.

6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-tasaren oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sortzapena.

7. artikulua. Tasak sortuko dira kirol instalazioa erabiltzeko baimena ematen den unean.

Ordaintzeko betebeharra.

8. artikulua. Ordaintzeko betebeharra.

1.–Tasa ordaintzeko betebeharra sortzen da kirol instalazioaren erabilera eskatzen den unean.

2.–Tasa autolikidazio araubidean ordainduko da, online erreserba egiten den unean.

3.–Tasa dela-eta zorrik baldin bada, horiek premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatzen ahalko dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.–Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Iragarkiaren kodea: L2200972