2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa
Alkatetzaren 2021eko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez onetsi zen Deikazteluko Udalaren zerbitzuko langileen 2022ko lan-egutegia.
Akatsa atzeman da jaiegunen zerrendan eta, beraz, bidezkoa da aldatzea aipatu ebazpena.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Aldatzea 2021eko abenduaren 17ko ebazpena, zeinaren bidez onetsi baitzen Deikazteluko Udalaren bulegoetan 2021ean izanen diren jaiegunen egutegia. Hona:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 14a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 15a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 16a: San Isidro (herrian jai).
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Abuztuaren 23a, 24a, 25a, 26a eta 27a: herriko festak.
–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2022. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.
Bigarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta hura Deikazteluko Udalaren zerbitzuko langileei jakitera ematea.
Deikaztelun, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, Mikel Azcona Molinero.
Iragarkiaren kodea: L2201243