28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aldaketa, Eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan, 2022an eremu publikoa okupatzeko tasa aldi baterako eta ezohiko gisa eteteko feriako industriari. Behin betiko onespena

Castejongo Udalak, 2021eko urriaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Eremu publikoa eta herri-lurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantzan, 2021ean eremu publikoa okupatzeko tasa aldi baterako eta ezohiko gisa eteteko feriako industriari.

Hasierako onespenaren erabakia 2021eko 272. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, aipatu ordenantza behin betiko onesten da eta agintzen da osorik argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

4. ORDENANTZA, CASTEJONGO UDALAREN EREMU PUBLIKOA ETA HERRI-LURRAK OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen iragankorra

Eteten da 2022. urtean erabilera publikoko lurrak okupatzea arautzen duen tasaren aplikazioa, honako hauetan: postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta atrakzioak, kalez kaleko industriak jartzea eta zinemako filmaketak egitea.

Castejonen, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2201065