28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Ordenantza, autonomiaren sustapeneko eta mendekotasunaren prebentzioko zerbitzua arautzen duena. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2021eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Burlatako Udalaren Autonomiaren sustapeneko eta mendekotasunaren prebentzioko zerbitzua arautzen duen ordenantza.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuta, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua).

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2201233