28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

5/2021 eta 6/2021 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Arbizuko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean 05-06/2021 aurrekontu-aldaketak egiteko espedientea.

Erabaki hori 2022ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an.

Legez ezarritako epea iragan denez inork aurkeztu gabe haren kontrako erreklamaziorik eta/edo alegaziorik, behin betiko onetsitzat jotzen da.

5/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1.1650.6390002

Argiteria publikoa berritu eta energia-efizientzia hobetzea

5.000 euro

Finantzaketa:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

5.000 euro

6/2021 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1.3370.6390001

Herritarren parte-hartzea

1.000 euro

Finantzaketa:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

8700000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

1.000 euro

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Arbizuko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

Arbizun, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Francisco Javier Razquin Flores.

Iragarkiaren kodea: L2201251