28. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1E/2022 EBAZPENA, urtarrilaren 4koa, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, iraungitzat deklaratzen duena Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 25eko 17E/2016 Ebazpenaren bidez baimendutako aldaketa bat, Gesalazko (Muetz) 8. poligonoan minda-putzu berri baten proiektua gauzatzeko xedea zuena.

Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 25eko 17E/2016 Ebazpenaren bidez, instalazio horren ingurumen baimen integratua aldatu zen, Gesalazko (Muetz) 8. poligonoan minda-putzu berri baten proiektua gauzatzeko.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 23ko 448/2014 Foru Aginduaren 11.1 artikuluak ezartzen duenez, bi urte iragaten badira ingurumen baimen integratua eman zenetik proiektua gauzatzen hasi gabe, edo lau urte iragaten badira hura bukatu gabe eta jarduera abian jarri gabe, ulertuko da baimena iraungi dela eta ondoriorik gabekoa dela.

2021eko azaroaren 22an egiaztatu da ez zaiola ekin proiektua gauzatzeari, eta kokaguneko lurzatietan nekazaritzako laboreei eusten zaiela, eta ez dagoela eraikinik ez eta obrak egitearen aztarnarik ere.

Horregatik, legez ezarritako epea iragan denez, bidezkoa da iraungitzat deklaratzea Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 25eko 17E/2016 Ebazpenaren bidez emandako ingurumen baimena.

Ebazpen proposamena instalazioaren titularrari entzunaldia emateko tramitean egon da hamabost egunez, eta hark ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko zuzendari nagusiak azaroaren 8an emandako 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordeturik ditudan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Iraungitzat deklaratzea Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 25eko 17E/2016 Ebazpenaren bidez baimendutako aldaketa, Gesalazko (Muetz) 8. poligonoan minda-putzu berri baten proiektua gauzatzeko xedea zuena Andueza Eguillor M Angeles y Armendariz Andueza Pedro M SCren titulartasuneko zerri-ustiategi mistoan, Deierriko udal-mugartean.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

Laugarrena.–Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Andueza Eguillor M Angeles y Armendariz Andueza Pedro M SCra, Deierriko Udalera, Nekazaritza Zerbitzura, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura eta Ingurumena Zaintzeko Atalera.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 4an.–Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F2200351