27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBARKO, OROTZ-BETELUKO ETA LONGIDAKO UDALEN BATASUNA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Artzibarko, Orotz-Beteluko eta Longidako Udalen Batasunak, idazkari bakarra izateko eratuak, 2022ko abenduaren 29an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022. urteko aurrekontua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Artzeko Udaleko Idazkaritzan, Batasunaren egoitza baita, egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Artzin, 2021eko abenduaren 31n.–Batasuneko burua, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2201013