27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko Batzarrak, 2022ko urtarrilaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2022ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta jendaurrean edukitzea ere hamabost egun baliodunean, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Azkoienen, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Belén Cerdán León.

Iragarkiaren kodea: L2200996