27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KOKORIKO MENDIETAKO BILTZARRA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Kokoriko Mendietako Biltzarrak, 2021ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2022ko aurrekontua.

2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 3an, 2022ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 56,52 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 102.000,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 10,00 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 69.000,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 171.066,52 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 75,12 euro.

II. kapitulua.–Ondasuneko eta zerbitzuetako gastu arruntak: 6.709,45 euro.

III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 30,05 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 600,00 euro.

V. kapitulua.–Kontingentzia-funtsa eta bestelako ezustekoak: 100,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak 163.351,90 euro.

VII. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 200,00 euro.

Gastuak, guztira: 171.066,52 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra errekurtso hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Kokoriko Mendietako Biltzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elgorriagan, 2022ko urtarrilaren 26an.–Biltzarreko burua, Xabier Irisarri Goyeneche.

Iragarkiaren kodea: L2201275