27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Uharteko eta Esteribarko Udalen Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2021eko urriaren 21ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Mankomunitatearen 2021eko plantilla organikoan, familia-langilearen lanpostuari dagokionez. Lanpostu horrentzat arrisku bereziko osagarri bat sortu da, %5ekoa.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 2021eko plantilla organikoaren aldaketa.

Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Uharten, 2022ko urtarrilaren 24an.–Mankomunitateko burua, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L2201056