27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2022ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2022ko urtarrilaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko ekitaldirako plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuarekin.

Ariben, 2022ko urtarrilaren 24an.–Batzarreko burua, Carlos Bueno Reca.

Iragarkiaren kodea: L2201052