27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzea. Akats zuzenketa

2022ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 24an, argitaratutako iragarkian zenbait akats egin ziren. Horietaz oharturik, zuzendu egiten dira.

Honela dioen lekuan: “Gizarte etxeen eta gazteriaren unitatearen gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketari dagokionez, zinegotzitzak kudeatzen dituen guneen lagapena gehitzen da; eskuordetzen diren eskudantzia zehatzak hauek dira:

–Hirugarrenei eragiten dieten administrazio-egintzen bidez ebaztea, hurrengo paragrafoetan xedatutakoa izan ezik.

–Gizarte etxeen eta gazteriaren zinegotzitzek kudeatutako guneen lagapena.”

Honako hau behar du: “Gizarte etxeen eta gazteriaren unitatearen gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketari dagokionez, ulertzen da barne hartzen duela gizarte etxeen zinegotzitzak kudeatutako guneak lagatzeko gaitasuna”.

Tuteran, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2201092