27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SALDISE

2022ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ollarango Udalak, 2021eko abenduaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Saldiseko Kontzejuaren 2022ko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazio) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak). Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betiko onetsi dela ulertuko da, tramite gehiagorik gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Saldiseko Kontzejua, 2022ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Arantxa Ariño Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2201006