27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

104/2021 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana; honen bidez aurretiazko administrazio baimena ukatzen zaio Ablitasko udal-mugartean energia elektrikoa ekoizteko 28,9 MWp-ko “Tudela 2 eguzki instalazio fotovoltaikoa” izeneko instalazioari, eta abala itzultzen zaio aurretiazko administrazio baimena ukatzeagatik.

1. 2021eko maiatzaren 24an egindako eskaera.

2021eko maiatzaren 24an Generadora Eléctrica Verde XII SLk aurretiazko administrazio baimena eskatu zuen Ablitasko udal-mugartean energia elektrikoa ekoizteko 28,9 MWp-ko “Tudela 2 eguzki instalazio fotovoltaikoa” izeneko instalaziorako (aplikatuz Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluak eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikuluak ezartzen dutena).

Proiektatu den instalazio fotovoltaikoak 530 Wp-ko 54.516 panel fotovoltaiko ditu, eguzki-jarraitzaileetan eta transformazio zentroetan ezarririk, 30 kV-eko linea elektrikoaren bidez (lurpeko zanga batetik doana) ebakitze zentroarekin konektatzen dena.

Halaber, proiektuak jasotzen du plantak energia aterako duela plantan bertan dagoen ebakitze zentrotik ateratzen den 33 kV-eko lurpeko linea batetik, beste sustatzaile batzuekin partekatzen den 33/220kV-eko azpiestazio baterantz. Azpiestazio horretatik 220 kV-eko linea bat ateratzen da, Red Eléctrica de España SLUren Set Tudela 220kV berriztagarrien posizioarekin konektatzen dena.

2. Ingurumen eraginaren azterketaren eta proiektuaren jendaurreko informazioa.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 36. artikuluarekin eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluarekin bat etorriz (errege dekretu horren bidez, energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak arautzen dira), Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak jendaurrean jarri zuen Generadora Eléctrica Verde XII SLk egindako eskaera, iragarkia argitaratuz 2021eko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 28koan, bai eta Nafarroako Gobernuaren Gobernu Irekia webgunean ere.

3. Kontsulta egitea administrazio publikoei eta interesdunei.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak kontsulta egin zien Ablitasko, Fontellasko eta Tuterako Udalei.

Abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 37.2 artikuluarekin bat etorriz, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txostena eskatu zien Ingurumen Eraginaren Atalari, Lurraldearen Antolamenduaren Atalari, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari.

Halaber, separatak bidali zitzaizkien hauei guztiei: Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Enagás Transporte SAU, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU, Defentsa Ministerioa, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioa, Red Eléctrica de España SAU eta Telefónica de España SAU.

4. Jasotako txostenak eta alegazioak.

Eskatutako txostenen, egindako kontsulten eta jendaurrean jartzeko tramiteen esparruan, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak txosten eta alegazio hauek jaso zituen:

–Txostenak:

1. txostena.–Telefónica de España SAUrena, 2021eko ekainaren 28koa.

2. txostena.–Herri-lanen Zuzendaritza Nagusiarena, 2021eko ekainaren 29koa.

3. txostena.–Ondare Historikoaren Zerbitzuarena, 2021eko ekainaren 30ekoa.

4. txostena.–Enagás Transporte SAUrena, 2021eko uztailaren 26koa.

5. txostena.–I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUrena, 2021eko uztailaren 29koa.

6. txostena.–Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioarena, 2021eko abuztuaren 3koa.

7. txostena.–Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiarena, 2021eko abuztuaren 6koa.

8. txostena.–Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalarena, 2021eko abuztuaren 12koa.

9. txostena.–Red Eléctrica de España SAUrena, 2021eko abuztuaren 24koa.

Aurreko txostenen edukia ebazpen honen eranskinean laburbiltzen da.

–Alegazioak:

1. alegazioa.–Sustrai Erakuntza fundazioarena, 2021eko abuztuaren 6koa.

2. alegazioa.–Enerfin Sociedad de Energía SLrena, 2021eko abuztuaren 6koa.

3. alegazioa.–Nafarroako Ekologistak Martxan elkartearena, 2021eko abuztuaren 9koa.

4. alegazioa–Gurelur-Ingurune Naturala Babesteko Nafarroako Funtsarena, 2021eko abuztuaren 11koa.

Aurreko alegazioen edukia ebazpen honen espedientean biltzen da.

2021eko abuztuaren 6ko txostenean, Lurraldearen Antolamenduaren Zuzendaritza Nagusiko Lurraldearen Antolamenduaren Atalak ohartarazten du ezen, Ablitasko Udal Plan Orokorraren arabera, Tudela 2 Eguzki Instalazio Fotovoltaikoak beharrezkoa duela Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Azpiegitura Zerbitzuaren aurretiazko txostena, eta Zerbitzu horrek emandako txostenaren erabakia aurkakoa balitz, edo adieraziko balu proiektua bateraezina dela babestu beharreko balioekin, proiektuak ez lukeela hirigintza baimena eskuratzen ahalko.

2021eko abuztuaren 11n emandako txostenean, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Nekazaritza Azpiegituren Zerbitzuko zuzendariak adierazi zuen eragin oso larria sortzen zaiela oraingo ureztalurrei eta Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planari, eta bateraezina dela eskualde horretarako Nafarroako Foru Komunitateko Ureztalurren Planean aurreikusten diren balio eta erabilerekin.

5. Espedientearen analisi teknikoa eta aurretiazko administrazio baimena ukatzeko proposamena.

Nekazaritza Azpiegituren Zerbitzuaren eta Lurraldearen Antolamenduaren txostenak ikusirik, eta espedientearen analisi teknikoa egin eta gero, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko Azpiegitura Energetikoen Atalak ondorioztatu du prozedura era egokian egin dela, eta espedientea ebazteko, Generadora Eléctrica Verde XII SLk Tudela 2 Eguzki Instalazio Fotovoltaikorako eskatutako aurretiazko administrazio baimena ukatzea proposatzen du.

6. Abala itzultzeko proposamena.

Espedientean jasotzen da ezen, 2019ko urriaren 7an, Ogasuneko eta Politika Finantzarioko Departamentuaren Diruzaintza Atalean ezarri zela 5020000378 CFNA 2019 gordekin-zenbakiko berme ekonomikoa, 1955/2000 Errege Dekretuko 59. bis artikuluan xedatutakoa betez. Egun berean, gordailu horren gordekina aurkeztu zen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Industria, Energia eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusian (AV-NAV-0181).

2020ko abenduaren 4an, Red Eléctrica de España SAUk aldeko txostena eman zuen sarbideko bidegintzari buruz, erreferentzia zenbakia DDS.DAR.20_4179.

Ebazpen honen bidez, Generadora Eléctrica Verde XII SLk Tudela 2 Eguzki Instalazio Fotovoltaikorako eskatutako aurretiazko administrazio baimena ukatzen da.

2021eko azaroaren 23an, Generadora Eléctrica Verde XII SLk eskatu zuen ezarritako bermea itzultzeko, eta abenduaren 29ko 1183/2020 Errege Dekretuan eta ekainaren 23ko 23/2020 Errege Dekretu Legean xedatutakoa kontuan hartuta, Industria Antolamenduaren, Energia Azpiegituren eta Meatzeen Zerbitzuak proposatu du aipatutako bermea itzultzea.

Adierazitakoarekin eta espedientean jasotako agiriekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aurretiazko administrazio baimena ukatzea instalazio honi: Ablitasko udal-mugartean energia elektrikoa ekoizteko 28,9 MWp-ko “Tudela 2 eguzki instalazio fotovoltaikoa” izeneko instalazioa. Eskatzailea Generadora Eléctrica Verde XII SL da.

2. Tudela 2 eguzki instalazio fotovoltaikoa jartzeko Generadora Eléctrica Verde XII SLk 2019ko urriaren 7an ezarritako berme ekonomikoa itzultzea.

3. Diruzaintza Atalari agintzea 5020000378 CFNA 2019 gordekin-zenbakiko abala, 2.000.000 eurokoa (Av-NAV-0181) kitatzeko.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura, Ingurumen Eraginaren Atalera, Lurraldearen Antolamenduaren Atalera, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko Ureztalurren eta Lurzati Berrantolamenduaren Atalera, Ondare Historikoaren Zerbitzura eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusira, eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Finantzen Zerbitzuko Diruzaintza Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen hau ondoko hauei jakinaraztea: Generadora Eléctrica Green II SLri, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Enagás Transporte SAUri, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri, Erriberako Mankomunitateari, Telefónica de España SAri, Red Eléctrica de España SAUko Sare Elektrikoaren Tramitazioen Departamentuari, Red Eléctrica de España SAUko Sarean Sartzeko Departamentuari, Garraioetako, Mugikortasuneko eta Hiri Agendako Ministerioari, Defentsa Ministerioari, Gurelur elkarteari, Sustrai Erakuntza Fundazioari, Enerfin Sociedad de Energía SLUri eta Nafarroako Ekologistak Martxan elkarteari, eta ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, espediente zenbakia adierazita.

7. Ebazpen hau Ablitasko, Fontellasko eta Tuterako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2021eko abenduaren 29an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Uxue Itoiz Mariñelarena.

Iragarkiaren kodea: F2200276