27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Miranda Argako Udalak, 2021eko abenduaren 15ean egin bilkuran, onetsi zituen Miranda Argako Udalaren eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoak; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan eta Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko araudia onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarriekin.

Onetsitako plantillak Idazkaritzan ikusgai egon ziren, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter zezaten eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez zitzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 235. artikuluetan xedatutakoarekin. Hasierako onespenaren iragarkia 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an, eta ohartarazi zen erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betiko onetsitzat joko zirela, jendaurreko epea iragan ondoren.

Jendaurreko epea espedientean inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, aipatu plantillak behin betiko onetsitzat jo dira. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatua bete beharrez, argitara ematen dira Miranda Argako Udalaren eta Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren plantilla organikoak, onetsi ziren bezalaxe.

MIRANDA ARGAKO UDALAREN PLANTILLA

Funtzionarioen plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Kopurua: 1. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa, %13,72; bateraezintasunekoa, %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako menpekoa. Kopurua: 1. Maila: E. Osagarriak: %15 (19/1995 FD); lanpostukoa, %3,21 (19/2008 FD). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Lan-kontratudun finkoen plantilla organikoa

1 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %55,39; lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10; D mailako osagarria: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %25,10; D mailako osagarria: %12; arrisku berezikoa: %5. Lan baldintzak: lanaldi osoa. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.

Aldi baterako lan-kontratudunen plantilla organikoa

1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %63,32; D mailako osagarria: %12. Kontratu mugagabea. Lan baldintzak: lanaldi jarraitua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.

2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea. Maila: D. Osagarriak: Lanpostua: %51,31; D mailako osagarria: %12. Kontratu mugagabea. Lan baldintzak: lanaldi jarraitua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa, 113/1985 Foru Dekretuaren 42. artikulua.

Langileen izenen zerrenda

Estanga Urroz, Joana. Araubide juridikoa: administrazio-kontratudun bitartekoa. Maila: A. Lanpostua: idazkaria. Egoera: jardunean.

Esteban Aldave, Antonio. 1 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala: lan-kontratu mugagabea. Egoera: jardunean.

Esteban Aldave, Aitor. 2 zenbakidun lanpostua, zerbitzu anitzetako ofiziala: aldi baterako lan-kontratuduna. Egoera: jardunean.

Domínguez Oliva, Rosa Blanca. 1 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: lan-kontratu mugagabea. Egoera: jardunean.

Arconada Armendáriz, Cristina. 2 zenbakidun lanpostua, administrari laguntzailea: lan-kontratu mugagabea. Egoera: jardunean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren lan-kontratudunen egungo lan hitzarmenari jarraikiz eginen dira kontratuak, eta Miranda Argako Udalaren langile guztiak hari atxikiko zaizkio, atzerako eragina izanik, hain zuzen ere, 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina.

FALTZESKO ETA MIRANDA ARGAKO UDALEN ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Bitartekoa, administrazio-kontratuarekin.

Lanpostua: kontu-hartzailea. Kopurua: 1. Maila: B. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %10. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Lanpostua: bitartekoa, administrazio araubidean. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio zerbitzuen batasunean, Faltzesekin batera. Egoera: hutsik. Miranda Argako Udalari aplikatzeko ehunekoa: %20,00.

MIRANDA ARGAKO VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR ETXEKO PLANTILLA

Aldi baterako lan-kontratudunak

1.–Zuzendaria: lanaldi osoa.

2.–OLT: 1 lanpostua. lanaldi osoa. Gaur egun %80.

3.–Sukaldariak: bi lanpostu, lanaldi partzialekoak, bakoitza astean 25 ordukoa.

4.–Zaintzaileak: bost (5) lanpostu lanaldi osoan, zazpi (7) lanaldi erdian eta bat (1) lanaldiaren %67an. Lanpostu hutsak betetzeko eta ordezkapenak egiteko hurrenkera finkatu da.

Lan-kontratudunen zerrendak

1.–Zuzendaria: Palacios Algarra, Alicia.

2.–OLT: Flamarique Alfaro, Irene.

3.–Sukaldariak:

a) De Luis Esteban, María Asunción.

b) Ibáñez Echarri, María Carmen.

4.–a) Lanaldi osoko zaintzaileak:

  • García Elorz, María Pilar.
  • Virto Tápiz, María Carmen.
  • Ibáñez Argaña, María Visitación.
  • Zabaleta Ibero, Silvina.
  • Moreno Martínez, María José.

b) Lanaldi erdiko zaintzaileak:

  • Iradiel Ibáñez, María Teresa.
  • Luquin Suescun, Virginia.
  • Vidarte Romano, Cristina.
  • Sesma Alcalde, Amaya.
  • Del Río Artaso, Amaya.
  • Chiliquinga Oña, Silvia Patricia.
  • Martínez Narváez, Mónica Viviana.

c) %67ko lanaldiko zaintzailea:

  • Oteiza Portillo, María José

Kontratuak ostalaritzako hitzarmenari lotuko zaizkio, eta lanpostuak behin betiko bete arte izenpetu dira (bitarteko kontratuak).

Lan-kontratudunen lanpostu hutsak

Nafarroako Gobernuarekin sinatutako esparru-akordio berriaren baldintzen zain. Plazaren bat atera behar den ala ez baloratuko da.

Lan-kontratudunen lanpostu hutsak

Ez dago lanpostu hutsik.

Miranda Argan, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2201240