27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Aldaketa, 2021eko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2022ko urtarrilaren 24an egin presako osoko bilkuran berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Milagroko Udalaren 2021eko plantilla organikoaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantillaren aldaketa Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, plantilla behin betiko onetsirik geldituko da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatutako lege-manuak bete daitezen.

Milagron, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L2201080