27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru legea), jendaurrean egon da Udalaren 2022ko aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betearazteko oinarrien onespenaren espedientea, iragarkia 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3an, argitaratu ondoan. Jendaurreko aldian inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da eta laburturik ematen da argitara, kapituluka. Hona hemen:

LANZKO UDALA

GASTUAK:

I. kapitulua: 2.750,00 euro.

II. kapitulua: 84.650,00 euro.

IV. kapitulua: 34.252,00 euro.

V. kapitulua: 572,40 euro.

VI. kapitulua: 60.000 euro.

Gastuak, guztira: 182.224,40 euro.

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua: 43.500,00 euro.

II. kapitulua: 6.000,00 euro.

III. kapitulua: 26.998,52 euro.

IV. kapitulua: 45.157,00 euro.

V. kapitulua: 60.568,88 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 182.224,40 euro.

Lantzen, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2201089