27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Igantziko Udalak, 2022ko urtarrilaren 21ean egindako osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen:

1.–2022ko lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa egitea, honako egun hauek ezarriz:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 14a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 15a: Ortzirale Santua.

–Apirilaren 18a: Pazko astelehena.

–Ekainaren 24a: San Juan eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 29a: Herriko bestak.

–Irailaren 30a: Herriko bestak.

–Urriaren 12a: Estatuko Jai Nazionala.

–Urriaren 31a: Jaieguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzio eguna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjinaren Sortzez Garbiaren eguna.

–Abenduaren 26a: Eguberri egunaren biharamuna.

2.–Orobat, baliogabeak deklaratzea, 2022an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun gisa ezarri diren egunak.

3.–Igantziko Udalaren zerbitzura dauden langileen lanaldia 2022rako egiazko 1.592 lanorduetan finkatzea. Horrela bada, aipaturiko ordu kopuruarekin betetzeko, soberan dauden 6 ordu eta 40 minutu langileek norberaren eginbeharretarako izanen dira.

4.–Eguneroko lanaldi orokorra, astelehenetik ortziralera, 7 ordu eta 20 minutukoa finkatzea. Ordutegiaren zati finkoa 8:30etik 14:00ak arte izanen da. Gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:40etatik 8:40ak bitarte eta 14:00etatik 17:00ak arte.

5.–Udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia onestea astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

6.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki taulan argitaratzea.

Igantzin, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

Iragarkiaren kodea: L2201093