27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Bide publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2021eko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa bat Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak egiteko tasak arautzen dituen 15. ordenantza fiskalean, hobaria aplikatzeko I.1 epigrafeko tasan (mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak). Iragarkia 2021eko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 23an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onetsi da, eta argitaratzeko agindu, behar diren ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2022ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

15. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Xedapen hau erantsi da:

“LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA”.

“2021ean, eta salbuespenez, %40ko hobaria aplikatuko da bide publikoa mahai, aulki eta mahai hankabakarrekin okupatzeagatiko tasetan. Hobari horrek ondorioak izanen ditu soil-soilik ordenantzaren I.1 eranskinean (Mahaiak, aulkiak eta mahai hankabakarrak) jasotakoari dagokionez”.

Iragarkiaren kodea: L2200503