27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2022ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Elgorriagako Udalak, 2021eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren aurrekontu orokor eta bakarra 2022ko ekitaldirako.

2022ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 10ean, 2022ko aurrekontu orokor eta bakarraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egon bitartean aurrekontuaren aurkako alegaziorik ez zen egin.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10ko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena. Hona hemen, kapituluka:

DIRU-SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 59.276,52 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 500,00 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestalako diru-sarrerak: 21.450,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 128.536,01 euro.

V. kapitulua.–Ondare diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 13.847,64 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 4.258,24 euro..

Diru-sarrerak, guztira: 227.868,41 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 57.750,00 euro.

II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuengatiko gastu arruntak: 97.671,41 euro.

III. kapitulua.–Finantza gastuak: 150,00 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40.127,00 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 25.500,00 euro..

IX. kapitulua.–Finantza pasiboak: 6.670,00 euro.

Gastuak, guztira: 227.868,41 euro.

Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten ezen behin betiko onetsitako aurrekontuaren kontra honako hauek para daitezkeela:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, Elgorriagako Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elgorriagan, 2022ko otsailaren 1ean.–Alkatea, Ane Otxandorena Juanena.

Iragarkiaren kodea: L2201448