27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi bat iragartzen da, udalerriko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan. Aurreko guztia, bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Bidaurretan, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Enara Rabina del Río.

Iragarkiaren kodea: L2201063