27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTIKA

2022ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Artikako Kontzejuko Batzarrak, 2021eko abenduaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2022ko aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Jendaurrean egon dira hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia paratuta 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 3an, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da aurrekontua. Hona hemen haren laburpena:

DIRU-SARRERAK:

III. kapitulua: 54.920,00 euro.

IV. kapitulua: 329.000,00 euro.

V. kapitulua: 26.584,36 euro

Diru-sarrerak, guztira: 410.504,36 euro.

GASTUAK:

–I. kapitulua 68.050,00 euro.

–II. kapitulua: 263.169,14 euro.

–IV. kapitulua 24.135,22 euro.

–VI. kapitulua: 55.150,00 euro.

–Gastuak, guztira: 410.504,36 euro.

Argitara ematen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoa betetzeko (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2022ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren iragarkia argitaratu zen 2022ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 3an.

2022KO PLANTILLA ORGANIKOA

Langileen zerrenda

Lan-kontratudun mugagabeak:

–Lanpostua: administrari-ofiziala. Kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Lanpostuko osagarria: %17,52. Mailako osagarria: %12. Administrazio egoera: jardunean. Hizkuntza-eskakizuna: C1, nahitaezkoa.

–Lanpostua: garbitzailea. Kopurua: 1. Maila: E. Lanaldia: %41,25. Administrazio egoera: jardunean. Hizkuntza-eskakizuna: B1, ez nahitaezkoa.

Izenen zerrenda.

Lan-kontratudun mugagabeak:

–Administrari-ofiziala: M.ª Jesús Gartziandia Otsoro.

–Garbitzailea: Natalia Chernyavskaya.

Artikan, 2022ko urtarrilaren 25ean.–Kontzejuko burua, Cristina Recalde Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2201075