27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Ordezko bake epailearen kargua hutsik

Deialdia iragartzen da, udalerriko ordezko bake epailearen kargu hutsa betetzeko. Hamabost egun balioduneko epea ezartzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek eskabideak aurkez ditzaten udal bulegoetan. Hala egiten da, bete daitezen Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Arguedasen, 2022ko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Iragarkiaren kodea: L2201011