27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANDIGOIEN

2021eko aurrekontua. Hasierako onespena

Arandigoiengo Kontzejuaren batzarrak, 2021eko urtarrilaren 19an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2021. urteko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Arandigoienen, 2022ko urtarrilaren 24an.–Kontzejuko burua, Estibaliz Osés Herrero.

Iragarkiaren kodea: L2201097