27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

307E/2021 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez ingurumen-ukipenetarako baimena ukatzen baitzaio Girgillaoko 3. poligonoko 238. lurzatian bi haize-sorgailu legeztatzeko proiektuari. Sustatzailea Girgillaoko Observatorio Astronómico elkartea da.

2021eko martxoaren 21ean, goian aipatutako espedienteari dagokion ingurumen-ukipenetarako baimen eskaera sartu zen Biodibertsitatearen Zerbitzuan. Espediente hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartzen direnetakoa da. Foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ingurumen-ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpena emanen duela, arrazoituta.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du ingurumen-ukipenetarako baimenak bere baitan bilduko duela lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere, eta haren ondorioak izanen dira uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, 117. artikuluan ezarritakoak.

Bi haize-sorgailu legeztatzeko baimena eskatzen da; Girgillaoko udal-mugarteko 3. poligonoko 237. eta 238. lurzatietan, San Adrian alderdian, dagoen behatoki astronomikoaren instalazioak argindarrez hornitzeko dira.

Behatokiaren kokalekua dela eta, argindarra banatzeko lineetatik urruti baitago, beharrezkoa da energia sortzeko ekipo bat izatea bertan, behaketarako tresnen funtzionamendurako.

Ekipoa bi haize-sorgailu dira, dorre autosostengatuen gainean jarriak, ezaugarri hauek dituztenak: 1500 W eta 3000 W-eko potentzia; 6 eta 8 metroko altuera eta 2,86 eta 4 metroko diametroa. Girgillaoko 3. poligonoko 238. lurzatian daude.

2021eko ekainaren 22an eskatu zaio udalari hirigintzarekiko bateragarritasunari buruzko txostena, eta ez da erantzunik jaso. Espedientean dago Lurraldearen Antolamenduaren Atalak emandako aurkako txostena, atal horrek Herri-lurren Atalari eskatutako txostena dela eta, 2021eko urriaren 20koa; horretan jakinarazten da atal horrek ez duela herri-lurraren desafektazioari buruzko espediente baten tramitazioaren berri, 238. lurzatian dauden eraikinak ezartzeko, eta horrek esan nahi du herri-lurraren legez kanpoko okupazioa gertatu dela. Beraz, lurzati horretan haize-sorgailuak legeztatzeko baimena emateko baldintzak ez direla betetzen irizten zaio, ez behintzat erregularizatu arte behatokia herri-lurretan ezartzearen legezkotasuna. Ingurumen Eraginaren Atalak aldeko txostena eman du ingurumenaren gaineko ukipenei dagokienez.

Ikusirik espedientean dauden txostenak, eta erabiliz Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 8ko 107/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen-ukipenetarako baimena ukatzea bi haize-sorgailu legeztatzeko proiektuari Girgillaoko 3. poligonoko 238. lurzatian. Sustatzailea Girgillaoko Observatorio Astronómico elkartea da.

2. Ebazpen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu; izan ere, artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean eginen diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Lurralde eta Paisaia Zerbitzura, Herri-lurren Atalera, Girgillaoko Udalera, Basozainei (Lizarra Iparraldeko Koordinazio Unitateari) eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2021eko abenduaren 27an.–Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Enrique Eraso Centelles.

Iragarkiaren kodea: F2200303