27. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 313/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako hautapen prozedurako behin betiko puntuazioen aurka.

Iragarki honen bidez jakinarazten da eranskinean zerrendatzen diren pertsonek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituztela, eranskin horretan aipatzen diren espezialitate eta hizkuntzetan epaimahaien behin betiko puntuazioen aurka. Espezialitate eta hizkuntza horiek hizkuntza eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko hautapen prozedurari dagozkio, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako. Prozedura hori Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 22ko 313/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Hori horrela, eta bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. artikuluan xedatutakoarekin, interesdun diren guztiak epatzen dira alegazioak egin ahal izan ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean. Alegazioak Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkezten ahalko dira (Iruñeko San Domingo aldapa z.g.), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako gora jotzeko errekurtsoen kopia lortu nahi duten interesdunek hura igortzeko eskatzen ahalko dute instantzia baten bidez: aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bitartez aurkeztu behar da, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari zuzendurik, eta eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten igortzea kopia hori.

Iruñean, 2022ko urtarrilaren 27an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

ERANSKINA

KIDEGOA

ESPEZIALITATEA ETA HIZKUNTZA

IZEN-DEITURAK

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEAK

FRANTSESA HEO / GAZTELANIAZ

Cristina Cazón Soulu

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEAK

INGELESA HEO / GAZTELANIAZ

Alexander Sánchez Moro

HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEAK

INGELESA HEO / GAZTELANIAZ

Julia Victoria Lozano Campos

Iragarkiaren kodea: F2201259