263. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

Akatsak atzeman dira deialdi honen argitalpenean (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa): lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Horrenbestez, zuzendu egiten dira Alkatetzaren 2022/1371 eta 2022/1392 Ebazpenen bidez eta Kirol Patronatuko Lehendakaritzaren 2022/65 Ebazpenaren bidez. Beraz, I. eranskina aldatzen da, honako alderdi hauei dagokienez: zerbitzu anitzeko enplegatuen lanpostuetan sartzeko eskatzen den titulazioa eta Europar Batasuneko hizkuntzen balorazioa, 19/2022 Foru Legearen arabera; eta autobalorazioari buruzko III. eranskina aldatzen da, Europar Batasuneko hizkuntzen zuzenketaren ondorioz. Hona hemen:

I. ERANSKINA

DEIALDIA EGITEN DUTEN TOKI ERAKUNDEAK

BURLATAKO UDALA ETA KIROL PATRONATUA ERAKUNDE AUTONOMOA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

BEHARREZKO TITULAZIOA

(ADIERAZI)

EUSKARA

NAHITAEZKOA

EUSKARA

MEREZIMENDU GISA

7 PUNTU

BITARTE

INGELESA, FRANTSESA ETA ALEMANA,

MEREZIMENDU GISA

5 PUNTU BITARTE

PLANTILLAKO BESTE BALDINTZA BATZUK (143. NAFARROAKO ALDIZKARI OFIZIALA, 22/07/19)

1

Gizarte-hezitzailea (*)

B

Gizarte Hezkuntzako unibertsitate-diploma edo -gradua

X

X

3

Gizarte-langilea (*)

B

Gizarte Laneko unibertsitate-diploma edo -gradua

X

X

1

Administrari-ofiziala

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo goi mailako heziketa ziklokoa

C1 edo baliokidea

X

1

Administrari-ofiziala

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo goi mailako heziketa ziklokoa

X

X

1

Liburutegiko arduraduna (*)

C

Batxilergoko titulua, bigarren mailako Lanbide Heziketakoa edo goi mailako heziketa ziklokoa

C1 edo baliokidea

X

18

Zerbitzu anitzetako enplegatua (*)

D

DBHko graduatu titulua, eskola-graduatua, erdi-mailako Lanbide Heziketako titulua

B motako gidabaimena

I. eranskina zuzentzearen ondorioz, autobalorazioari buruzko III. eranskina zuzendu behar da, Europar Batasuneko hizkuntzak sartuz.

Azalpen-oharra: izen bereko plazek prozesu bakarra osatzen dute; beraz, eskabide bakarra aurkeztu beharko da, hizkuntza-eskakizuna edozein dela ere.

Beraz, eskaerak aurkezteko beste epe bat irekitzen da, 15 egun naturalekoa, zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita. Epe berria zuzenketek ukitutako lanpostuetarako baino ez da irekiko: zerbitzu anitzetako enplegatua (makinistak izan ezik), gizarte-langileak, gizarte-hezitzaileak, administrariak eta liburutegiko arduraduna. Eskabidea aurkeztu dutenek ez dute berriz aurkeztu beharko, salbu eta dokumentazio gehigarria erantsi nahi badute III. eranskin aldatua erabiliz.

II. ERANSKINA

Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabide eredua

https://sedeelectronica.burlada.es/wp-content/uploads/2022/11/ANEXO_II_SOLICITUD_C_MERITOS-4.3-modificado.pdf

III. ERANSKINA

Autobaloraziorako agiria, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko lehiaketako merezimenduetarako

https://sedeelectronica.burlada.es/wp-content/uploads/2022/11/ANEXO_III_AUTOVALORACION_MERITOS-C_MERITOS.doc

Lanpostuak identifikatzeko taularako oharrak:

(*) Ezaugarrien taulan zehazten denaren arabera, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege-dekretuan araututako Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko da, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza baita. Lanpostu bat esleitzen zaien izangaiek aurkeztu beharko dute bakar-bakarrik, egonkortze prozesua amaitutakoan.

2.–Tasak.

2.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa:

Tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean jasotakoa (2022ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ekoan).

2022KO EKITALDIKO TASAK

Taldea

Jabetzako plazak, plantilla organikoan

A

40,00 euro

B

40,00 euro

C

25,00 euro

D

15,00 euro

E

15,00 euro

2.2. Ordaintzeko modua:

Agiriak egiteko eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritakoak izanen dira azterketa eskubideak; izan ere, ordenantza horrek arautzen du Burlatako Udaleko langileen lanpostuen deialdien tramitazioa, eta eranskin honen 2.1 puntuan adierazitako mailaren araberako zenbatekoa finkatzen da.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatuari jarraikiz, tasaren zenbatekoa honela ordainduko da:

–Transferentzia agindua eginen da Burlatako Udalaren alde. Transferentziaren kontzeptuan, izangaiaren izen-abizenak adierazi beharko dira, eta tasaren zenbatekoa IBAN ES29 2100 5256 6722 0003 0756 (La Caixa) kontu korrontera bidali.

Burlatan, 2022ko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2217031