263. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BIURRUN-OLKOTZ

Akats zuzenketa deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko lanpostu huts bat, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean

Akatsa atzeman da deialdi honen argitalpenean (2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa): administrari laguntzailearen lanpostu hutsa oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera; eta, hortaz, zuzendu egin behar da.

I. eranskinaren 2.3 puntuan ("Betekizunak"):

Honela dioen tokian: "Batxilergoko edo Lanbide Heziketako bigarren graduko titulua edo horien baliokidea izatea. Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei".

Honela behar du: "Eskola ziurtagiriaren titulua, lehen graduko Lanbide Heziketarena edo baliokidea izatea. Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren lanbide kualifikazioaren aitorpena, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean eskuratu duten izangaiei".

Biurrunen, 2022ko abenduaren 22an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.

Iragarkiaren kodea: L2217542