263. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERTIZARANA

Akats zuzenketa, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Akats bat atzeman da 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, argitaratu zen iragarkian, aldi baterako enplegua egonkortu eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkion lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari buruzkoa, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Zehazki, 7.a.2) puntua, merezimendu profesionalen balorazioari buruzkoan, zuzenketa egin da, eta horrela ebatzi da, alkatearen 09-12/2022 Ebazpenaren bidez.

–Hau dioen tokian:

"Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean edo beste lanpostu batzuetan, egindako zerbitzuak: 0,75 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko."

–Hau esan behar du:

"Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,75 puntu, egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko".

Bertizaranan, 2022ko abenduaren 21ean.–Alkatea, Andres Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2217397