263. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUNBERRIKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa 2022rako lan publikoaren eskaintza osagarrian eta lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian, enplegua finkatzeko prozesu bereziaren barnean

2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an, 2022rako lan publikoaren eskaintzaren akats zuzenketa argitaratu da. Hartan akatsa atzeman da, 17. zenbakidun lanpostua (zerbitzu orokorrak, D maila, lan-kontratudun finkoa) ezabatu behar baita.

Orobat, 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an, argitaratu zen I. eranskinean ageri diren lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Hartan ere 17. zenbakidun lanpostua jasota dago, baina kendu egin behar da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Irunberrin, 2022ko abenduaren 23an.–Mankomunitateko burua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L2217568