263. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZANGOZA
–JUAN FRANCÉS DE IRIBARREN UDAL MUSIKA ESKOLAKO PATRONATUA–

Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Akatsak atzeman dira deialdi honen argitalpenean (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizial berezia, abenduaren 12koa): lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera; eta, hortaz, zuzendu egin behar dira.

–4.3 oinarrian aurkeztu beharreko agiriak zehazten dira, eta horien artean dago "Behar den tasa ordaindu izana egiaztatzen duen gordekina". Deialdi honetan parte hartzeko, baina, ez da tasarik ordaindu behar, eta, hortaz, erreferentzia hori ez da kontuan hartu behar.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarri espezifikoen taula

Honela dioen tokian:

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

BEHAR DEN TITULAZIOA

(Adierazi)

14

Musika eta Mugimenduko irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Partziala

Irakasle Titulua, gutxienez, izatea eta Musika Kontserbatorioen Araudi Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako edozein espezialitate instrumentaletan Erdi Mailako Irakasle izateko 5. maila gaindituta izatea, edo titulazio baliokidea izatea

Honela behar du:

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE
JURIDIKOA

LANALDIA

BEHAR DEN TITULAZIOA

(Adierazi)

14

Musika eta Mugimenduko irakaslea

B

Lan-kontratuduna

Irakasle Titulua, gutxienez, izatea eta edozein espezialitate instrumentaletan Erdi Mailako Irakasle (LOGSE) izateko 5. maila gaindituta izatea

Musika eta Mugimenduko irakasle lanposturako eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, akats zuzenketen iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zangozan, 2022ko abenduaren 22an.–Patronatuko burua, Roberto Matxin Iturria.

Iragarkiaren kodea: L2217489