263. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN
–MUSIKA ESKOLA–

Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera

Alkatearen abenduaren 5eko 301/2022 Ebazpenaren bidez onetsi ziren deialdi honen oinarriak eta eranskinak: deialdia, zeinaren bidez onesten baita lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera.

Akats bati antzeman zaio Espainiako nazionalitatearen eskakizunari dagokionez, eta, hortaz, zuzendu egin da, alkatearen abenduaren 16ko 308/2022 Ebazpenaren bidez. Izan ere, Espainiako nazionalitatea edukitzea ez da nahitaezkoa.

Deialdiaren oinarrien eta eranskinen gainerako testua bere horretan mantentzen dira; alkatearen abenduaren 5eko 301/2022 Ebazpenean ezarri bezala, alegia.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Irurtzunen, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

IRURTZUNGO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

(adierazi)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUAK

BESTELAKO BALDINTZAK

25

Trikiti irakaslea

B

Lan-kontratudun finkoa

Aldakorra

Irurtzungo Udal Musika Eskola

–Akordeoiko espezialitateko lanbide ikasketen titulua edo goi mailako ikasketena; bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana, edo titulu baliokidea.

Euskara, C1

Sexu delituen ziurtagiria

27

Gaita irakaslea

B

Lan-kontratudun finkoa

Aldakorra

Irurtzungo Udal Musika Eskola

–Mihidun haize-instrumentuen es­­pezialitateren bateko lanbide ikas­keten titulua edo edo goi mailako ikasketena; bestela, espezialita­te horri dagokion erdi-mailako titu­lua, Musika Kontserbatorioen Erre­­ge­lamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 De­kretuaren arabera emana, edo titulu baliokidea.

Euskara, C1

Sexu delituen ziurtagiria

28

Zeharkako flautako irakaslea

B

Lan-kontratudun finkoa

Aldakorra

Irurtzungo Udal Musika Eskola

–Zeharkako flautako espezialitateko lanbide ikasketen titulua edo goi mailako ikasketena; bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana, edo titulu baliokidea.

Euskara, C1

Sexu delituen ziurtagiria

29

Gitarra klasikoko irakaslea

B

Lan-kontratudun finkoa

Aldakorra

Irurtzungo Udal Musika Eskola

–Gitarra klasikoko espezialitateko lanbide ikasketen titulua edo goi mailako ikasketena; bestela, espezialitate horri dagokion erdi-mailako titulua, Musika Kontserbatorioen Erregelamendu Orokorrari buruzko irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emana, edo titulu baliokidea.

Euskara, C1

Sexu delituen ziurtagiria

2.–Betekizunak.

2.1. Espainiako nazionalitatea, nahitaezkoa (lanpostu zenbakia(k) adierazi):

bat ere ez.

2.2. Sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik, epai irmo baten bidez, kondenatua ez izateko betebeharra duten lanpostuak (plaza zenbakiak adierazi):

25, 27, 28, 29.

3.–Tasak.

3.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa:

20,00 euro.

3.2. Ordaintzeko modua:

Transferentzia ES76 3035 0120 95 1200900000 zenbakira, kontzeptu honekin: "Musika-" eta identifikazio zenbakia.

4.–Deialdiaren web fitxa, toki erakundearen atarian (helbide elektronikoa).

Kontsultak egiteko: http://www.irurtzun.eus/musika-eskola/

Erregistrorako: https://sedeelectronica.irurtzun.eus/

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

2022ko maiatzaren 10eko osoko bilkura, 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 17an.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/95/20

6.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Alkatearen 301/2022 Ebazpena, abenduaren 2koa.

7.–I. eranskina aldatzen duen ebazpena.

Alkatearen 308/2022 Ebazpena, abenduaren 16koa.

Iragarkiaren kodea: L2217216