263. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera Gaztetxokoko monitorea

Alkatearen azaroaren 30eko 294/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi honen oinarriak eta eranskinak onetsi ziren: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Ebazpen hori 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an.

Akats bati antzeman zaio Espainiako nazionalitatearen eskakizunari dagokionez, eta, hortaz, zuzendu egin da, alkatearen abenduaren 16ko 307/2022 Ebazpenaren bidez. Izan ere, Espainiako nazionalitatea edukitzea ez da nahitaezkoa.

2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12koan, argitaratu zen I. eranskina ordeztu egiten da, jarraian ematen den I. eranskinarekin. Deialdiaren oinarrien eta gainerako eranskinen testuari, berriz, osorik eusten zaio.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Irurtzunen, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

IRURTZUNGO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

(Adierazi)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUETAKO
HIZKUNTZAK

BESTELAKO BALDINTZAK

31, 32

Gaztetxokoko monitorea

C

Lan-kontratudun finkoa

Aldakorra

Gaztetxokoa

–Animazio soziokulturaleko goi-mailako gradua

–Gizarte integrazioko goi-mailako gradua

Euskara, B2

Euskara, C1

Sexu delituen ziurtagiria

2.–Betekizunak.

2.1. Espainiako nazionalitatea, nahitaezkoa (lanpostu zenbakia(k) adierazi):

Bat ere ez.

2.2. Sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik, epai irmo baten bidez, kondenatua ez izateko betebeharra duten lanpostuak (plaza zenbakiak adierazi):

31, 32.

3.–Tasak.

3.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa:

15,00 euro.

3.2. Ordaintzeko modua:

Transferentzia ES76 3035 0120 95 1200900000 zenbakira, kontzeptu honekin: "Gaztetxoko-" eta identifikazio zenbakia.

4.–Deialdiaren web fitxa, toki erakundearen atarian (helbide elektronikoa).

Kontsultetarako: http://www.irurtzun.eus/gaztetxoko/

Erregistrorako: https://sedeelectronica.irurtzun.eus/

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

2022ko maiatzaren 10eko osoko bilkura, 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 17an.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/95/20

6.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Alkatearen 294/2022 Ebazpena, azaroaren 30ekoa.

7.–Beste datu interesgarri batzuk.

Oro har, hilean hiru asteburutan lan eginen da (ostiral eta larunbatetan), eta eskolarik gabeko egunetan, baina jaiegunetan ez, eskola-egutegiaren arabera. Lanaldi partziala zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta eskumena duten administrazio-organoek lanaldia aldatu edo handitu ahal izanen dute, zerbitzuaren beharrei erantzuteko.

8.–I. eranskina aldatzen duen ebazpena.

Alkatearen 307/2022 Ebazpena, abenduaren 16koa.

Iragarkiaren kodea: L2217215