263. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRURTZUN

Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera Instalazio eta eraikin publikoen edo udal instalazio eta eraikinen garbiketa

Alkatearen azaroaren 25eko 292/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi honen oinarriak eta eranskinak onetsi ziren: deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Ebazpen hori 2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean.

Akats bati antzeman zaio Espainiako nazionalitatearen eskakizunari dagokionez, eta, hortaz, zuzendu egin da, alkatearen abenduaren 16ko 306/2022 Ebazpenaren bidez. Izan ere, Espainiako nazionalitatea edukitzea ez da nahitaezkoa.

Halaber, ikusi da lanpostuek plantilla organikoan daukaten zenbakiak ez direla zuzenak, eta hau dioen tokian "11, 12, 13, 15, 16, 17" eta "18", honako hau esan behar duela: "11, 13, 15, 16, 17, 19" eta "18".

2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ekoan, argitaratu zen I. eranskina ordeztu egiten da, jarraian ematen den I. eranskinarekin. Deialdiaren oinarrien eta gainerako eranskinen testuari, berriz, osorik eusten zaio.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, akats zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Irurtzunen, 2022ko abenduaren 16an.–Alkatea, Aitor Larraza Carrera.

I. ERANSKINA

Deialdiaren ezaugarrien taula: lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea).

DEIALDIA EGITEN DUEN TOKI ERAKUNDEA

IRURTZUNGO UDALA

1.–Lanpostuen identifikazioa.

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

BEHAR DEN TITULAZIOA

(Adierazi)

NAHITAEZKO HIZKUNTZAK

MEREZIMENDUETAKO
HIZKUNTZAK

BESTELAKO BALDINTZAK

11, 13, 15, 16, 17, 19

Instalazio eta eraikin publikoen edo udal instalazio eta eraikinen garbiketa

E

Lan-kontratudun finkoa

%62,5

Atakondoa ikastetxe publikoa

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

Euskara, A2

Euskara B1, B2, C1

Sexu delituen ziurtagiria

18

Instalazio eta eraikin publikoen edo udal instalazio eta eraikinen garbiketa

E

Lan-kontratudun finkoa

%100,0

Udal eraikinak

Eskola-ziurtagiria edo baliokidea

Euskara, A2

Euskara B1, B2, C1

Ez

2.–Betekizunak.

2.1. Espainiako nazionalitatea, nahitaezkoa (lanpostu zenbakia(k) adierazi):

Bat ere ez.

2.2. Sexu askatasunaren eta sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik edo gizakien salerosketarengatik, epai irmo baten bidez, kondenatua ez izateko betebeharra duten lanpostuak (plaza zenbakiak adierazi):

11, 13, 15, 16, 17, 19.

3.–Tasak.

3.1. Ordaindu beharreko zenbatekoa:

10,00 euro.

3.2. Ordaintzeko modua:

Transferentzia ES76 3035 0120 95 1200900000 zenbakira, kontzeptu honekin: "Garbiketa-" eta identifikazio zenbakia.

4.–Deialdiaren web fitxa, toki erakundearen atarian (helbide elektronikoa).

Kontsultetarako: http://www.irurtzun.eus/garbiketa/

Erregistrorako: https://sedeelectronica.irurtzun.eus/

5.–Lan publikoaren eskaintza onesten duen ebazpena eta Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka.

2022ko maiatzaren 10eko osoko bilkura, 2022ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 17an.

https://bon.navarra.es/eu/iragarkia/-/texto/2022/95/20

6.–Deialdia onesten duen ebazpena.

Alkatearen 292/2022 Ebazpena, azaroaren 25ekoa.

7.–I. eranskina aldatzen duen ebazpena.

Alkatearen 306/2022 Ebazpena, abenduaren 16koa.

Iragarkiaren kodea: L2217212