263. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a - BEREZIA

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AIEGI

Akats zuzenketa deialdi honetan: lanpostu hutsak oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean ezarritakoari jarraikiz (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea)

2022ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 5ean, argitaratu ziren lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak. Lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko Legea). Ikusi da iragarki horretan transkripzio akatsak daudela 6.3 oinarrian; zehazki, b) letrako apartatu bakoitzean adierazitako gehienezko puntuazioan. Hortaz, zuzentzen da, eta horrela geratzen da idatzita:

"b) Beste merezimendu batzuk, gehienez ere 16 puntu:

b.1) Deialdian eskatzen den maila baino goragoko titulu bat frogatzea: 5 puntu titulazio bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu.

b.2) Prestakuntza: gehienez ere 6 puntu:

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak, 25 ordu edo gehiagoko iraupenarekin: 3 puntu, eta gehienez ere 6 puntu.

–Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten ikastaroak, 5 ordutik 24 ordura bitarteko iraupenarekin: puntu bat; eta gehienez ere 6 puntu".

Aiegin, 2022ko abenduaren 19an.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Iragarkiaren kodea: L2217219