262. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

680/2022 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko, bai txanda irekiko hautapen-prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaz.

Halaxe ezartzen baitu, 2. artikuluan, maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoak, amaituta daudenean foru-gaikuntzadun funtzionarioen artetik lanpostuak betetzeko lehiaketa bereziak, aurreko artikuluan araututakoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 3.etik 8.era bitarteko artikuluetan arautzen diren hautapen-prozesuetarako deialdia eginen du. Prozesu horien taxuketan beti bermatuko dira lehia librearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak.

Foru lege horren 3. artikuluak foru-gaikuntza lortzeko hautapen-prozesua arautzen du, txanda irekian, oposizio-lehiaketa bidez, eta ezartzen du ezen, foru-gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatuak izanik lekualdatze-lehiaketa berezian betetzen ez diren lanpostuak, ez baldin badaude aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuetan eskaini beharreko lanpostu hutsen zerrendan, esleituko zaizkiela, Toki Administrazioaren arloko eskumena duen departamentuaren titularrak izendapena egin ondoren, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 245. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera txanda irekiko oposizio-lehiaketaren deialdian gaikuntza lortzen dutenei, albo batera utzi gabe arau honetan ezarritako berezitasunak. Ezartzen du, era berean, oposizio- eta lehiaketa-faseek %70eko eta %30eko balorazio proportzionala izanen dutela, hurrenez hurren, ezertan galarazi gabe euskararen balorazio gehigarrirako aplikatzekoa den araudiak ezartzen duena.

Hizpide dugun foru legearen 4. artikuluak, bestalde, aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuak arautzen ditu 20/2021 Legeko jarraibideen ildotik, bereizketa eginda oposizio-lehiaketa bidez eginen direnen eta merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko baldintzak betetzen dituztenen artean, eta zenbait xedapen komun ezartzen ditu bi prozesuetarako. Xedapen horiek 5., 6. eta 7. artikuluetan garatzen dira.

16/2022 Foru Legeak arautzen du, 5. artikuluan, aldi baterako enplegua oposizio-lehiaketa bidez egonkortzeko hautapen-prozesua. Prozesu horretan honako hauek sartuko dira: Nafarroako toki-erakundeetako egiturazko idazkari eta kontu-hartzaile lanpostu huts eta egiturazkoak, zeinak, lanpostu-zerrendetan, plantillan edo giza baliabideak antolatzeko bestelako tresna batean egon ala ez egon, aurrekontu-zuzkidura baitute eta aldi baterako okupatuta egon baitira, etenik gabe, 2020ko abenduaren 31ren aurreko hiru urteetan bederen. Artikulu horrek ezartzen du, era berean, oposizio- eta lehiaketa-faseek %60ko eta %40ko balorazio proportzionala izanen dutela, hurrenez hurren, ezertan galarazi gabe euskararen balorazio gehigarrirako aplikatzekoa den araudian ezarritakoa.

Aipatu foru legeak ezartzen du, era berean, merezimenduen balorazioan kontuan hartuko direla, batez ere, Nafarroako toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuetan egindako zerbitzuak, albo batera utzi gabe euskararen balorazio gehigarrirako aplikatzekoa den araudian ezarritakoa.

Horrez gain, aipatutako arauaren 5.2 artikuluan xedatzen da ezen lehiaketa-fasearen ehuneko 45eko balorazio berariazkoa emanen dela baldin eta prozesua gainditu bai baina lanposturik lortu ez bada Nafarroako toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdietakoren batean. Ezarri da, era berean, ezen oposizio-faseko ariketak kanporatzaileak izaten ahalko direla.

Idazkarien eta kontu-hartzaileen lanpostu hauek beteko dira bai txanda irekiko hautapen-prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketaren sistemaz: deialdi honen IV. eranskinean zehaztutakoak eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 243.2 artikuluko baldintzak betetzen dituzten lanpostuetatik hutsik gelditu direnak ebatzi denean Nafarroako toki-erakundeetako idazkarien lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko prozesua.

16/2022 Foru Legearen 8.4 artikuluak ezartzen du ezen, ahalbidetze aldera foru lege horretan aurreikusitako hautapen-prozesuak 2024ko abenduaren 31 baino lehenago ebatz daitezen, zilegi izanen dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko egonkortze-prozesuetarako onesten diren epeak murrizteko eta izapideak sinplifikatzeko arauak aplikatzea.

Arestian adierazitakoarekin bat etorrita, oposizio-lehiaketa sistemaz eginen diren txanda irekiko hautapen-prozesuan eta aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuan, epeak murrizteko eta izapideak sinplifikatzeko arauak aplikatuko dira, zeinak ezarri baitira uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legean (foru lege horren bidez neurriak hartu ziren Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Horrenbestez, bidezkoa da deialdi bat onestea, Nafarroako toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sarbidea izateko, bai txanda irekiko hautapen-prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaz.

Horregatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabilita, zeinak eman baitzaizkit Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako zenbait eskumen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen dizkiona) eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez (Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena),

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea Nafarroako toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko, bai txanda irekiko hautapen-prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaz; hori guztia, hizpide dugun gaiari buruz honako hauetan xedatutakoa betez: 16/2022 Foru Legea, maiatzaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru-dekretuak onetsia; Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuetan sartzeko Erregelamendua, legegintzako foru dekretu hori garatu eta gauzatzeko emana; aplikatu beharreko gainerako arauak, eta deialdiaren oinarriak berak.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 1ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da deialdi bat onestea, Nafarroako toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile izateko gaikuntza lortzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietara sartzeko, bai txanda irekiko hautapen-prozesuaren bidez, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuaren bidez, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaz.

1.2. Idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak, dagokien gaikuntza lortzen dutenek bete ditzaten deitzen direnak, deialdi honen IV. eranskinean jasotakoak dira, bai eta aldez aurretik lekualdatze-lehiaketa ebaztearen ondorioz hutsik gelditzen direnak ere.

Lanpostuak betetzeko aurretiko lehiaketak ebatzi ondoren zenbat lanpostu huts gelditu diren, hainbat gaikuntza emanen dira deialdi bakoitzean, ez gehiago.

1.3. Era berean, deialdi honen xedea da izangai-zerrendak egitea, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari hala eskatzen dioten toki-erakundeek administrazio-kontratua egin diezaieten. Zerrenda horietan sartuko dira hautapen-prozesuetan parte hartu arren, lanpostu hutsik lortu ez duten izangaiak.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

c) Deialdi honen xedeko idazkarien eta kontu-hartzaileen lanpostuetarako V. eranskinean adierazitako titulu akademikoa edo haren baliokidetzat hartutako titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Euskaraz jakitea nahitaezkoa duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da lanpostu horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

g) Deialdi honetan ezarritako partaidetza-eskubideagatiko tasa ordaindu izana, edo ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzea.

2.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi honen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautapen-prozesu hauetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikoko deialdiak", deialdi bakoitzaren aipamenean sartuta.

Idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetara aurkeztu nahi dutenek bi eskaera aurkeztu beharko dituzte.

Era berean, bi prozesuetara aurkeztu nahi dutenek bi eskabide aurkeztu beharko dituzte txanda irekiko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskabidea eta aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-bidezko hautapen-prozesuan parte hartzekoa.

3.3. Tasak.

Eskabide bakoitzeko 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da hautapen-prozesuan parte hartzeko eskubideen kontzeptuan.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Langabezia egoeragatik aurreko paragrafoan ezartzen den salbuespena frogatzeko, kasuan kasuko enplegu bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Bi.–Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskubideengatiko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo hura ordaintzeaz salbuetsita egotearen egiaztagiria

Tasaren salbuespena aukeratu nahi bada, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiria erantsi beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Hiru.–Desgaitasuna izanik probak egiteko denboretan edo bitartekoetan egokitzapenen bat eskatzen duten izangaiek komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa erants dezakete hura justifikatzeko.

3.5. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesteko, eta zerrenda horiek Nafarroako Gobernuaren atarian, dagokion deialdiaren web-fitxan, argitaratzeko aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, dagokion deialdiari buruz dagoen fitxatik abiatuta.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesteko, eta zerrenda horiek Nafarroako Gobernuaren atarian, dagokion deialdiaren web-fitxan, argitaratzeko aginduko du.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Gobernuaren atarian, dagokion deialdiaren web-fitxan, argitaratzeko aginduko da.

4.4. Izangairik baztertzen bada, beraiei egotzitako arrazoiengatik, ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen diren prozeduretan exijitutako baldintzak. Baldin izangaiek deialdi honen xedeko hautapen-prozesuak gainditu ondoren aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek galdu eginen dituzte prozedura hauetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaiak.

5.1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko dira kalifikazio epaimahaiak, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsi aurretik. Kide kopuru bakoiti batez osatuak egonen dira –hiru gutxienez–, eta beste horrenbeste ordezko kide izendatuko dira, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraituta (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

5.2. Epaimahaiak ezin izanen dira eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoen eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Behin kalifikazio epaimahaiak eratu direnean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixotzen bada edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

5.3. Kalifikazio epaimahaietako kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiek gehiengoz ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eskatzen ahalko du probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Nola garatuko diren oposizio-lehiaketa bidezko txanda irekiko hautapen-prozesua eta oposizio-lehiaketa bidezko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesua.

6.1. Honako fase hauek izanen ditu txanda irekiko hautapen-prozesuko eta aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuko oposizio-lehiaketak:

a) Oposizio-fasean, bi proba teoriko eta praktiko eginen dira, lanpostuaren eginkizunak zuzen eta egoki betetzeko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz.

Oposizio-faseko bi probak berdinak izanen dira txanda irekiko hautapen-prozesurako eta aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesurako, deialdi honen oinarrietan ezarritakoaren arabera desberdin baloratzen ahal badira ere.

b) Merezimenduen baloraziorako fasea, lehiaketa alegia. Horretan, izangaiek alegatu dituzten merezimenduen balorazioa eginen da, deialdi honen I. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

Deialdi honetako faseak hurrenkera honetan eginen dira: lehendabizi, oposizio-fasea, eta hura bukatuta, lehiaketa-fasea.

6.2. Oposizio-fasea 2023ko azarotik aurrera hasiko da, eta honako ariketa hauek izanen ditu:

–Idazkari lanpostuak.

Lehena.–Teorikoa. 100 galdera erantzun beharko dira, idatziz, deialdi honetako VI. eranskinean jasotako gai-zerrendako gaiei buruz. Galdera bakoitzarentzat lau erantzun proposatuko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte, gehienez ere, ariketa hori egiteko.

Oker erantzuten diren galderek galdera bakoitzari emandako balorazioaren %25eko penalizazioa izanen dute. Galdera guzti-guztiei balorazio bera emanen zaie.

Bigarrena–Praktikoa. Bi irizpen edo txosten juridiko idatzi beharko dira, 5 orduan gehienez ere, kalifikazio epaimahaiak gai-zerrendako arloen gainean zehazten dituen alderdiei buruz.

Ariketa praktikoa egiteko, lege testu iruzkinik gabekoak erabiltzen ahalko dira.

Bi ariketak gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen dira.

–Kontu-hartzaile lanpostuak.

Lehena.–Teorikoa. 100 galdera erantzun beharko dira, idatziz, deialdi honetako VI. eranskinean jasotako gai-zerrendako gaiei buruz. Galdera bakoitzarentzat lau erantzun proposatuko dira, baina bat bakarra izanen da zuzena. Izangaiek 3 ordu izanen dituzte, gehienez ere, ariketa hori egiteko.

Oker erantzuten diren galderek galdera bakoitzari emandako balorazioaren %25eko penalizazioa izanen dute. Galdera guzti-guztiei balorazio bera emanen zaie.

Bigarrena.–Praktikoa. Kasu praktiko batzuk idatzi beharko dira, 5 orduan gehienez ere, gai-zerrendako arloetatik kalifikazio epaimahaiak zehazten dituen horiei buruz.

Ariketa praktikoa egiteko, kalkulagailu zientifikoa erabiltzen ahalko da.

Bi ariketak gutun-azal itxien sistemaren bidez eginen dira.

6.2.1. Txanda irekiko hautapen-prozesuko oposizioko ariketen balorazioa gehienez 70 puntukoa izan daiteke, honela banatuta:

–Lehen ariketa: gehienez ere 30 puntu.

–Bigarren ariketa: gehienez ere 40 puntu.

Txanda irekiko hautapen-prozesuko oposizioko ariketak baztertzaileak izanen dira. Kanporaturik geldituko dira ariketa horietako batean gehieneko puntuazioaren erdia, gutxienez ere, lortzen ez duten izangaiak.

6.2.2. Aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuko oposizioko ariketen balorazioa 60 puntukoa izanen da, gehienez ere, honela banatuta:

–Lehen ariketa: gehienez ere 20 puntu.

–Bigarren ariketa: gehienez ere 40 puntu.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuko oposizio-fasea baztertzailea izanen da, baina ez dira baztertzaileak izanen fase horretako probak. Gainditzeko, 30 puntu lortu beharko dira.

6.2.3. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek aldean izan beharko dute nortasun agiri nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiaren iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat. Iragarritako egun, ordu eta tokietan, azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez beren nortasuna frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua dutenentzat beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

6.2.4. Prozeduran onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten denean adieraziko dira oposizioko lehen proba egiteko eguna, tokia eta ordua.

6.2.5. Oposizioko lehen ariketa (ariketa teorikoa) kalifikatzen amaitu ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-fitxan argitaratuko du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortutako behin-behineko kalifikazioak adierazita, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek alegatu ahal izan dezaten, telematikoki, eskubideko jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea bukatuta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

Epaimahaiak deialdiaren web-fitxan argitaratuko du hurrengo probaren, hots, proba praktikoaren, deialdia, eta jakinaraziko du proba egitera deitutako izangaien zerrenda, bai eta oposizioko proba egiteko tokia, eguna eta ordua ere.

Oposizioko bigarren ariketa (ariketa praktikoa) kalifikatzen amaitu ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-fitxan argitaratuko du aurkeztutako izangaien zerrenda, lortu dituzten behin-behineko kalifikazioak adierazita, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek alegatu ahal izan dezaten, telematikoki, eskubideko jotzen duten guztia. Alegazioak aurkezteko epea amaituta, behin betiko emaitzak argitaratuko dira.

6.2.6. Oposizio-faseko behin betiko emaitzak argitaratzean, 10 egun balioduneko epea emanen zaie fase hori gainditu duten hautagaiei, aurkez ditzaten deialdi honen I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera alegatzen dituzten merezimendu guztien egiaztagiriak.

Lehiaketa-fasea baloratzeko garaian, oposizio-fasea gainditu duten izangaiek soilik aurkeztu beharko dituzte merezimenduak.

6.3. Lehiaketa-fasea.

6.3.1. Lehiaketa-fasean, izangaiek alegatu dituzten merezimenduak baloratuko dira, deialdiaren I. eranskinean dagoen baremoaren arabera.

6.3.2. Epaimahaiak izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko ditu.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko.

Merezimendu horiek egiaztatzeko dokumentazioa telematika bidez aurkeztuko da, deialdiaren fitxan ezarritako estekaren bidez.

Izangaiek, kasua zein den, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, eskaneatuta eta zenbakituta, alegatutako merezimendu bakoitzeko:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Nafarroako toki-erakundeetan eta beste administrazio publiko batzuetan eta haien erakunde autonomoetan egindako zerbitzuak, I. eranskineko baremoan aurreikusitako baldintzetan, berariaz adierazita lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

–Hala badagokio, baremoko ataletatik prestakuntzari buruzko hartan alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten tituluak edo ziurtagiriak.

–Euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren jakite-maila egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek zerrendatu dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

Honako hauek ez dira aurkeztu behar, deialdia egin duen organoak zuzenean emanen baitizkio epaimahaiari:

–Deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat, oposizio-lehiaketa bidezkoa, gainditu bai baina lanposturik lortu ez izana egiaztatzen duen txostena.

–Nafarroako toki-erakundeetako idazkari edo kontu-hartzaileen lanpostuen gaikuntza oposizio-lehiaketa bidez lortzeko deialdien ondoriozko aldi baterako kontratazio zerrendetan egotea egiaztatzen duen txostena. Deialdi horiek Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 196/2012, 197/2012 eta 198/2012 Foru Aginduen bidez onetsi ziren.

–Hala eskatzen duten Nafarroako toki-erakundeetako idazkari lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eta oposizio sistema erabiliz osatzeko deialdiaren ondoriozko aldi baterako kontratazio zerrendetan egotea egiaztatzen duen txostena. Deialdi hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 2019ko ekainaren 4ko 139/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta baremoan atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

6.3.4. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuaren atarian, kasuan kasuko deialdiaren web-fitxan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta 5 egun balioduneko epea ezarriko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek puntuazioaren edo merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

6.3.5. Kalifikazio epaimahaiak, egin diren erreklamazioak ebatzi ondoren, argitara emanen du parte-hartzaile bakoitzaren lehiaketa-faseko behin betiko puntuazioa, Nafarroako Gobernuaren dagokion deialdiaren web-fitxan.

6.4. Azken kalifikazioa kalkulatzeko, oposizio-fasean lortutako puntuazioa eta lehiaketa-fasean lortutakoa batuko dira, txanda irekiko hautapen-prozesuan zein aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesuan.

Parte hartzaileen artean berdinketarik baldin badago, berdin txanda irekiko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuan parte hartu dutenen artean zein aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuan parte hartu dutenen artean, berdinketa ebatziko da oposizio-fasean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde.

Berdinketak bere horretan badirau, ebatziko da egindako zerbitzuei buruzko apartatuan puntuaziorik handiena duen pertsonaren alde; eta, hor ere berdinketa egonez gero, apartatu horren barnean azpiapartatu bakoitzean puntuaziorik handiena lortu duenaren alde ebatziko da, azpiapartatu horiek duten hurrenkerari jarraituta.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiak eginen duen berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

6.5. Kalifikazio epaimahaiak izangaien zerrenda prestatuko du, izangaiak ordenan jarrita, lortu duten azken puntuazioaren arabera. Zerrenda hori Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera.

7.–Lanpostu hutsak hautatzea eta baldintzak egiaztatzea.

7.1. Aurreko tramitea bete ondoren, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia eginen du, eta, horretarako, honako hauek zehaztuko ditu: hautatzeko dauden lanpostu hutsak, hautaketara deitutako izangaien zerrenda (zehazten diren lanpostu hutsen kopuruaren arabera ezarriko dena) eta lanpostu hutsak hautatzeko ematen den epea, hots, hamar egun baliodunekoa.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, horretarako ezarritako epearen barruan, izangai bakoitzak jakinaraziko du zein den dagokion deialdiko idazkarien eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak betetzeko bere lehentasunen ordena.

7.2. Izangaiek, lanpostu hutsak hautatzeko hamar egun balioduneko epe horren barrenean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

2. oinarriko 2.1.c) apartatuan edo, hala baldin badagokio, 2.1.f) apartatuan eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

8.–Izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Lanpostu hutsak hautatzeko eta betekizunak egiaztatzeko tramitea bukatu ondoren, epaimahaiak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, toki-erakundeko idazkari edo kontu-hartzaileen lanpostuan aritzeko funtzionario izendatzeko eta gaikuntza emateko proposamena, zehaztutako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaien alde, eta Nafarroako Gobernuaren atariaren dagokion deialdiaren web-fitxan argitaratuko da.

8.2. Proposatzen diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun agiri nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela ezgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

d) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik. Txosten hori ofizioz emanen da, horretarako berariaz egindako osasun-azterketa egin eta gero. Horretarako, proposatutako izangaiek gaitasun psikofisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak zehaztuko du zenbat izangaik egin beharko duten azterketa hori, lanpostu hutsak kontuan hartuta. Osasun-azterketa hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du.

8.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu gaitutako idazkari edo kontu-hartzaile gisa, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arte haiek egindako egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

8.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak izangaien zerrendan –6.5 atalean aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanposturako baldintzak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8.5. Dagokion deialdiaren xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero bere eskudantziak erabilita, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta hark deialdi honen 8.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak idazkari edo kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntzak emanen ditu, lanpostu horietan aritzeko funtzionarioak izendatuko ditu eta bakoitzari lehen aipatutako esleipen prozeduraren arabera dagokion lanpostua esleituko dio.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta, horrezkero, Nafarroako toki-erakundeen zerbitzuko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak edukiko dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

9.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

9.4. Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra, eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.

9.5. Gaikuntza eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Izendatutako izangaiek idazkari edo kontu-hartzaile lanpostuaz jabetu beharko dute destinoko toki-erakundean, izendapen- eta gaikuntza-ebazpenean ezarritako egunean.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako datan lanpostuaz jabetzen ez direnek galdu eginen dituzte Nafarroako toki-erakundeetako idazkari edo kontu-hartzailearen lanposturako gaitutako funtzionario izateko eskubide guztiak. Halakoetan, 8.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

9.6. Nafarroako toki-erakundeetako gaitutako funtzionario izendatzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua bete eginen da 8.4 atalean xedatzen den moduan.

9.7. Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, funtzionario berriei egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, epaimahaiaren ebazpen eta jarduketei buruzko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

11.1. Halaxe xedatu denez bai oinarri hauetan, bai maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean –Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoan–, bai Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, baita Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 5eko 187/2013 Foru Aginduan ere –zeinak onesten baititu hala eskatzen duten Nafarroako toki-erakundeen idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauak–, honako zerrenda hauek prestatuko dira, aldi baterako kontratazioetarako, hautapen-prozesuan parte hartu eta lanposturik lortzen ez duten izangaiekin:

–Txanda irekiko hautapen-prozesua, oposizio-lehiaketa sistemaren bidezkoa.

1) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

2) Hautapen-prozesuaren lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda.

–Aldi baterako enplegua oposizio-lehiaketa bidez egonkortzeko hautapen-prozesua.

1) Probak gaindituta ere lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

2) Oposizio-faserako ezarri den gehieneko puntuazioaren %30 (18 puntu) edo gehiago lortu duten izangaien zerrenda.

11.2. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez, zerrenda hauek onetsiko dira: txanda irekiko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuan, batetik, prozesua gainditu bai baina lanposturik lotu ez duten izangaien zerrenda, eta, bestetik, hautapen-prozesuko lehen ariketa gainditu duten izangaien zerrenda; eta aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuan, batetik, prozesua gainditu bai baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda, eta, bestetik, oposizio-faserako ezarritako gehieneko puntuazioaren 100eko 30eko puntuazioa (18 puntu) edo hortik gorakoa lotu duten izangaien zerrenda.

11.3. Gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen zerrendetan, hautapen-prozesuan lortutako puntuazioaren arabera erabakiko da izangaien ordena. Berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetan berdinketak hausteko ezarri diren irizpideen arabera ebatziko da (oposizio-fasearen eta lehiaketa-fasearen puntuaziorako irizpideak, eta zozketa).

Lortutako puntuazioari begiratuko zaio erabakitzeko izangaiak zer ordenatan ageriko diren txanda irekiko hautapen-prozesuko lehen ariketa gainditu dutenen zerrendan. Berdinketarik egonez gero, zozketa eginen da.

Aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuan, gainditu ez eta plazarik lortu ez duten izangaien zerrendako ordena ezartzeko, oposizioan lortutako puntuazioari begiratuko zaio, puntuaziorik handiena lehenetsita. Berdinketarik gertatuz gero, deialdi honetan zozketari buruz ezarritakoaren arabera ebatziko da.

Goian aipatutako zozketa lehendik egin ez bada, hautapen-prozesuaren momentu horretan eginen da.

11.4. 16/2022 Foru Legearen 8.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, txanda irekiko oposizio-lehiaketaren deialditik ateratzen den izangai-zerrendak lehentasuna izanen du, aldi baterako enplegua oposizio-lehiaketaren bidez egonkortzeko prozesutik ateratzen denaren aldean; eta azken horrek lehentasuna izanen du iraupen luzeko aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko salbuespenezko hautapen-prozesutik ateratzen denaren aldean.

11.5. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren ekainaren 4ko 139/2019 Foru Aginduaren bidez, deialdi bat onetsi zen, hala eskatzen duten Nafarroako toki-erakundeetan idazkari lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat prestatzeko, hautaproben bidez eta oposizio sistema erabilita. Deialdi horren bidez sortutako aldi baterako kontratazioetarako zerrendek indarra galduko dute aldi baterako kontratazioetarako zerrendak onesten direnean, bai txanda libreko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuaren ondoriozkoak, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuaren ondoriozkoak.

11.6. Izangaiak deitzeko eta, hala badagokio, kontratatzeko, honako arau hauek beteko dira: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 187/2013 Foru Agindua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 5ean emana, zeinaren bidez onetsi baitziren hala eskatzen duten Nafarroako toki-erakundeen idazkari eta kontu-hartzaile lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauak; eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

11.7. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuta.

Exijitutako baldintzak bete beharko dira sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

11.8. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek sarrera-deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri hauetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarrien aurka eta, orobat, kalifikazio epaimahaia ez den beste organo batek, oinarriak aplikatzeko, ematen dituen egintzen aurka, espedientean interesdun direnek, administrazio publikoak izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Administrazio Publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egitea Nafarroako Gobernuaren aurrean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1.–Txanda irekiko hautapen-prozesua, oposizio-lehiaketa sistemaren bidezkoa.

1.A. Nafarroako toki-erakundeetako idazkarien lanpostu hutsetarako merezimenduen baremoa: gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak. (30 puntu gehienez).

1) Nafarroako toki-erakunde batean, idazkari lanpostuetan egindako zerbitzuak: 1,5 puntu urte bakoitzeko.

2) Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, Nafarroako toki-erakunde bateko idazkari lanpostuetan sartzeko behar den titulazioaren baliokidea eskatu den lanpostuetan: 0,5 puntu urte bakoitzeko.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta hizkuntzak: (10 puntu gehienez).

1) Beste ikasketa-titulu batzuk, idazkari karguari dagozkion gaiei buruzko hobekuntza eta espezializaziorako prestakuntza ikastaro eta ekintzak, erakunde eta zentro ofizialek eginak baldin badira, eta Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Hitzarmenen esparruan egindako etengabeko prestakuntzarako ekintzak: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 6 puntu.

Deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu 1eko balorazioa emanen zaie.

Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

2) Sektore publikoan, prestakuntza ekintzetan irakasle gisa parte hartzea, baldin ekintza horiek zerikusia badute deialdiaren xedeko lanpostuarekin: 4 puntu, gehienez. Kalifikazio epaimahaiak baloratuko ditu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu) 0,20 puntu emanda.

3) Hizkuntzak jakitea.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horiek jakitea beharrezkoa ez den lanpostuetan, 0,5 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

c) Puntuazio erantsia euskara jakiteagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 3 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean.

1.B.–Nafarroako toki-erakundeetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsetarako merezimenduen baremoa: gehienez ere 30 puntu lor daitezke.

a) Administrazio publikoetan egindako zerbitzuak: (30 puntu gehienez).

1) Nafarroako toki-erakunde batean, A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan egindako zerbitzuak: 1,50 puntu, urte bakoitzeko.

2) Nafarroako toki-erakunde batean, B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan egindako zerbitzuak: 1,24 puntu, urte bakoitzeko.

3) Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, Nafarroako toki-erakunde bateko A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko behar den titulazioaren baliokidea eskatu den lanpostuetan: 0,50 puntu, urte bakoitzeko.

4) Edozein administrazio publikotan egindako zerbitzuak, halako lanpostuetan non, horietara sartzeko, exijitu baita B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko behar den titulazioaren baliokidea: 0,42 puntu, urte bakoitzeko.

b) Prestakuntza, irakaskuntza eta hizkuntzak: (10 puntu gehienez).

1) Beste ikasketa-titulu batzuk, kontu-hartzaile karguari dagozkion gaiei buruzko hobekuntza eta espezializaziorako prestakuntza ikastaro eta ekintzak, erakunde eta zentro ofizialek eginak baldin badira, eta Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Hitzarmenen esparruan egindako etengabeko prestakuntzarako ekintzak: 0,10 puntu emanen dira kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu), eta gehienez ere 6 puntu.

Deialdiaren xede den lanpostuarekin zerikusia duten merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

Eskola-orduen kopurua agertzen ez duten ziurtagiriei kreditu 1eko balorazioa emanen zaie.

Ikasturte akademiko bateko iraupena agertzen duten ziurtagiriei 12 kredituko balorazioa emanen zaie.

2) Sektore publikoan, prestakuntza ekintzetan irakasle gisa parte hartzea, baldin ekintza horiek zerikusia badute deialdiaren xedeko lanpostuarekin: 4 puntu, gehienez. Kalifikazio epaimahaiak baloratuko ditu, kreditu akademiko edo horren baliokide bakoitzeko (10 eskola-ordu) 0,20 puntu emanda.

3) Hizkuntzak jakitea.

–Frantsesa, ingelesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko laneko hizkuntzak diren aldetik, hizkuntza horiek jakitea beharrezkoa ez den lanpostuetan, 0,5 puntu gehienez haietako bakoitzagatik.

c) Puntuazio erantsia euskara jakiteagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 3 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean.

Nafarroako toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsetarako merezimenduen baremoko a), b) eta c) ataletarako ohar komunak:

Oharrak a) atalerako:

1. Plantilla organikoetan lanpostu hori, esklusiboki edo partekatuta, sartuta duten toki-erakundeetan egindako zerbitzuak baizik ez dira aintzat hartuko, eta ez dira baloratuko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 234.2.d) artikuluan adierazitakoa aukeratu duten kontzeju edo mankomunitateetan egindako zerbitzuak.

2. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen zaio.

3. Gehienez ere 30 puntu emanen dira a) atal honetan.

4. Zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

5. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

6. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

7. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

b.3) eta c) atalei buruzko oharrak:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

2.–Aldi baterako enplegua oposizio-lehiaketa bidez egonkortzeko hautapen-prozesua.

2.A.–Nafarroako toki-erakundeetako idazkarien lanpostu hutsetarako merezimenduen baremoa: gehienez ere 40 puntu lor daitezke.

a) Merezimendu profesionalak: gehienez 22 puntu.

1) Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 22 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Nafarroako toki-erakundeetan idazkari gisa egindako zerbitzuak, gehienez ere 20,5 puntu: 1 puntu, urte oso bakoitzeko.

a.2) Administrazio publikoetako beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak, baldin, horietan aritzeko, deialdi honen xede den titulazio bera eskatu bazaie, 1,5 puntu arte: 0,5 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko.

b) Beste merezimendu batzuk: 18 puntu gehienez.

b.1) Lanposturik eskuratu ez arren, gainditu izana Nafarroako toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaile aritzeko gaikuntza lortzeko, Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietan merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko deialdiren bat: 18 puntu, lanposturik eskuratu gabe gainditutako prozesu bakoitzeko.

b.2) Deialdiko lehenengo ariketa gainditu izana eta aldi baterako kontratazio zerrendetan egotea, gehienez 6 puntu, honako puntuazio honen arabera:

b.2.a) Aldi baterako kontratazio zerrendak baldin badira Nafarroako toki-erakundeetako idazkarien lanpostuen gaikuntza oposizio-lehiaketa bidez lortzeko deialdiaren ondoriozkoak (deialdi hori Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 196/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi zen): 4 puntu.

b.2.b) Aldi baterako kontratazio zerrendak baldin badira hala eskatzen duten Nafarroako toki-erakundeetako idazkarien lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eta oposizio sistema erabilita osatzeko deialdiaren ondoriozkoak (deialdi hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 2019ko ekainaren 4ko 139/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen): 2 puntu.

c) Puntuazio erantsia euskara jakiteagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 4 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean.

2.B.–Nafarroako toki-erakundeetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsetarako merezimenduen baremoa: gehienez ere 40 puntu lor daitezke.

a) Merezimendu profesionalak: gehienez 22 puntu.

1) Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 22 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Nafarroako toki-erakundeetan kontu-hartzaile gisa egindako zerbitzuak (20,5 puntu gehienez ere): 1 puntu, A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko; eta 0,82 puntu, B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan emandako urte oso bakoitzeko.

a.2) A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko titulazioaren baliokidea eskatzen duten administrazio publikoetako beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 0,50 puntu urte bakoitzeko, eta B taldeko kontu-hartzaileen kasuan: 0,42 puntu urte bakoitzeko, 1,5 puntu bitarte.

b) Beste merezimendu batzuk: 18 puntu gehienez.

b.1) Lanposturik eskuratu ez arren, gainditu izana Nafarroako toki-erakundeetako kontu-hartzaile aritzeko gaikuntza lortzeko, Foru Komunitateko Administrazioak emanda, eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa sistemaren bidez sartzeko deialdiren bat: 18 puntu, lanposturik eskuratu gabe gainditutako prozesu bakoitzeko.

b.2) Gainditu izana Nafarroako toki-erakundeetako A eta B taldeetako lanpostuen gaikuntza oposizio-lehiaketa bidez lortzeko deialdien lehendabiziko ariketa eta horien ondoriozko aldi baterako kontratazio zerrendetan egotea. Deialdi horiek Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 197/2012 eta 198/2012 Foru Aginduen bidez onetsi ziren. 6 puntu.

c) Puntuazio erantsia euskara jakiteagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 4 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean.

Nafarroako toki-erakundeetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsetarako merezimenduen baremoko a) eta c) ataletarako ohar komunak:

Oharrak a) atalerako:

1. Plantilla organikoetan lanpostu hori, esklusiboki edo partekatuta, sartuta duten toki-erakundeetan egindako zerbitzuak baizik ez dira aintzat hartuko, eta ez dira baloratuko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 234.2.d) artikuluan adierazitakoa aukeratu duten kontzeju edo mankomunitateetan egindako zerbitzuak.

2. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

3. Gehienez ere 22 puntu emanen dira a) atal honetan.

4. Zerbitzu-emate bakoitza hasten denetik amaitzen den arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

5. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

6. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

7. Aurreko azpiapartatuetan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

Oharrak c) apartaturako:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko jakite-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari aurreko ataletan hizkuntza bakoitzarentzat ezarritako baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

ERANSKINAK

Eskabide ereduak

II. eranskina.–Txanda irekiko hautapen-prozesua, oposizio-lehiaketa sistemaren bidezkoa.

III. eranskina.–Aldi baterako enplegua egonkortzeko hautapen-prozesua, oposizio-lehiaketa bidezkoa.

Deskargatu II. eta III. eranskinak (DOC).

IV. ERANSKINA

Idazkarien lanpostu hutsak, deitu direnak bai txanda irekiko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuan, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuan

TXANDA IREKIKO HAUTAPEN-PROZESUA

Ameskoabarrena

IREKIA

%100

Barañain

IREKIA

%100

Berriobeiti

IREKIA

%100

Burlata

IREKIA

%100

Cabanillas

IREKIA

%100

Gazteluberri

IREKIA

%29

Zizur

IREKIA

%100

Uharte

IREKIA

%100

Irurtzun

IREKIA

NAHITAEZKOA

%100

Lodosa

IREKIA

%100

Miranda Arga

IREKIA

%100

Murillo el Fruto

IREKIA

%100

Noain (Elortzibar)

IREKIA

%100

Tafalla

IREKIA

%100

Alesbes

IREKIA

%100

Abaurregaina eta Abaurrepeko udalen batasuna

IREKIA

%100

Aberin, Arellano eta Morentingo Langileen Mankomunitatea

IREKIA

%100

Antzin, Abaigar eta Murietako udalen batasuna

IREKIA

%100

Kaseda eta Galipentzuko udalen batasuna

IREKIA

%100

Ezkabarte eta Olaibarko udalen batasuna

IREKIA

%100

Elizagorria, Torres del Río eta Armañantzasko udalen batasuna

IREKIA

%100

Eratsun, Saldias eta Ezkurrako udalen batasuna

IREKIA

NAHITAEZKOA

%100

Xabier eta Petilla Aragoiko Udalen Hitzarmena

IREKIA

%80

Irunberri eta Erromantzatuko udalen batasuna

IREKIA

%100

Zare, Eslaba, Lerga eta Ezporogiko udalen batasuna

IREKIA

%100

Zangoza Eskualdeko Mankomunitatea

IREKIA

%100

Erronkariko Ibaxaren Batzordea

IREKIA

NAHITAEZKOA

%100

ENPLEGUA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ EGONKORTZEKO HAUTAPEN-PROZESUA

Barillas, Monteagudo eta Tulebrasko udalen batasuna

2.1

%100

Donamaria, Urroz, Oiz eta Beintza-Labaiengo udalen batasuna

2,1

NAHITAEZKOA

%100

Longida, Artzi eta Orotz-Beteluko udalen batasuna

2,1

NAHITAEZKOA

%100

Sakanako Mankomunitatea

2.1

NAHITAEZKOA

%100

Kontu-hartzaileen lanpostu hutsak, deitu direnak bai txanda irekiko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuan, bai aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketa bidezko hautapen-prozesuan

TXANDA IREKIKO HAUTAPEN-PROZESUA

Barañain

IREKIA

%100

Cintruénigo

IREKIA

%100

Mendabia

IREKIA

%100

Faltzes eta Miranda-Argako udalen batasuna

IREKIA

%100

ENPLEGUA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ EGONKORTZEKO HAUTAPEN-PROZESUA

KONTU-HARTZAILEAK

BETETZEKO BIDEA

HIZKUNTZA
ESKAKIZUNA

LANALDIA

Tutera

2.1

%100

V. ERANSKINA

Idazkari lanpostuak.

Hauetako ikasketa-tituluren bat edukitzea, edo bakoitzari dagokion gradu-titulua, edo balio berekotzat jotzen den beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea:

–Zuzenbideko gradua edo lizentzia.

–Politika eta Administrazio Zientzietako gradua edo lizentzia edo Soziologiako lizentzia edo Politika Zientzietako eta Soziologiako lizentzia.

Kontu-hartzaile lanpostuak.

Hauetako ikasketa-tituluren bat edukitzea, edo bakoitzari dagokion gradu-titulua, edo balio berekotzat jotzen den beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea:

–Zuzenbideko gradua edo lizentzia.

–Enpresen administrazio eta zuzendaritzako gradua edo lizentzia.

–Ekonomiako gradua edo lizentzia.

–Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako gradua edo lizentzia edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentzia.

VI. ERANSKINA

Oposiziorako gai-zerrenda

Idazkari lanpostuak.

1. gaia.–Espainiako zuzenbide publikoaren iturburuak: aipamena, antolaketa eta printzipioak. Konstituzioa arau juridiko gisa. Zuzenbide publikoaren beste iturburu batzuk: nazioarteko itunak. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Usadioa zuzenbide publikoan.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Egiteko prozesua. Ezaugarriak. Egitura. Konstituzioaren printzipioak. Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak eta 9. artikuluko printzipioak. Konstituzioaren erreforma.

3. gaia.–Herritarren eskubide eta betebeharrak Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan. Eskubide eta betebehar arruntak. Politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidariak. Espainian dauden atzerritarren eskubideak eta askatasunak.

4. gaia.–Legea. Kontzeptua eta motak. Lege erreserba. Lege dekretuak eta legegintzako dekretuak.

5. gaia.–Gorte Nagusiak. Diputatuen Kongresua eta Senatua: osaera eta eginkizunak. Ganberen funtzionamendua: legeak egiteko, eztabaidatzeko eta onesteko prozedura.

6. gaia.–Gobernua. Espainiako konstituzio sistemaren barruan dituen eginkizunak eta ahalmenak. Gobernuaren eta haren lehendakariaren osaera, izendapena eta kargugabetzea. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak.

7. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa. Autonomia erkidegoak. Autonomia estatutuak. Eskumenen banaketa Estatuaren eta autonomia erkidegoen artean. Estatuak autonomia erkidegoen gainean duen kontrola.

8. gaia.–Estatuaren eta autonomia erkidegoen legegintzarako ahalmena. Estatuko antolamenduaren eta antolamendu autonomikoaren arteko harreman sistemak. Lege oinarrizkoak, esparru legeak, transferentzia edo eskuordetze legeak eta harmonizazio legeak. Autonomia erkidegoetako legeak.

9. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa Konstituzioan. Toki Autonomiaren Europako Gutuna. Toki autonomiaren printzipioa.

10. gaia.–Konstituzio Auzitegia. Haren jarrera erakunde konstituzional gisa. Osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Eskumenak.

11. gaia.–Justizia konstituzionala. Konstituzioa auzitegietan defendatzeko ereduak. Defentsa jurisdikzionala 1978ko Konstituzioan. Lege mailako arauen konstituzionaltasun-kontrola: konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituzio-kontrakotasuneko arazoa. Nazioarteko itunen aldez aurreko kontrola.

12. gaia.–Gatazka konstituzionalak Estatuko organoen artean. Eskumenen gaineko gatazka konstituzionalak Estatuko organo zentralen eta autonomia erkidegoen artean, bai eta autonomia erkidegoen artean ere. Autonomia erkidegoen xedapen eta ebazpenak aurkaratzea. Tokiko autonomia defendatzeko gatazkak.

13. gaia.–Botere judiziala. Funtzio judiziala 1978ko Konstituzioan. Botere eta funtzio judizialaren antolakuntzarako eta funtzionamendurako printzipio konstituzionalak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Fiskaltza.

14. gaia.–Eskubideen babes judiziala Konstituzioan. Bide judiziala. Prozedura sumarioa eta lehentasunezkoa. Konstituzioaren babes-errekurtsoa. Giza Eskubideen Europako Auzitegiari zuzendutako errekurtsoa. ''Habeas corpus''-a.

15. gaia.–Europar Batasunaren prozesua. Aurrekariak, helburuak eta izaera juridikoa. Europako Erkidegoko zuzenbide jatorrizkoa: eratzeko eta aldatzeko itunak. Europako Erkidegoko zuzenbide eratorria: erregelamenduak, zuzentarauak eta beste iturri batzuk. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta Europar Batasuneko estatuen antolamendu juridikoaren arteko harremanak.

16. gaia.–Administrazio Publikoa Espainiako 1978ko Konstituzioan. Nola txertatu den botere betearazlean. Antolaketa eta funtzionamenduaren printzipio konstituzionalak. Administrazio publikoa eta zuzenbidea. Legezkotasunaren printzipioa. Arautuak dauden ahalak eta aukerakoak direnak. Administrazio publikoa eta jurisdikzioa: printzipioa.

17. gaia.–Pertsona juridiko publikoak. Entitate publikoen tipologia Espainiako antolamendu juridikoan. Entitate publikoen ahalmena. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduketa-printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. I. kapitulua: xedapen orokorrak.

18. gaia.–Administrazio organoak. Kontzeptua, osagaiak eta motak. Antolaketa. Antolatzeko ahalmena: sortzea, aldatzea eta kentzea. Eskumena. Administrazio publikoetako kide anitzeko organoak: funtzionamendua.

19. gaia.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak. Herritarra administratu gisa. Administrazio prozeduretako interesdunak. Kontzeptua eta motak. Jarduteko gaitasuna. Ordezkaritza. Administrazio prozeduretako interesdunen identifikazioa eta sinadura.

20. gaia.–Administrazio publikoen jarduketarako arau orokorrak: pertsonek administrazio publikoekiko harremanetan dituzten eskubideak. Administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidez harremanetan jartzeko eskubidea eta betebeharra. Prozeduretako hizkuntza. Pertsonen elkarlana. Pertsonen agerraldia. Prozeduran interesdun direnek ekarritako dokumentuak.

21. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Tramitazioaren erantzukizuna. Administrazio publikoek egindako dokumentuak. Administrazio publikoek egindako kopien baliozkotasuna eta eraginkortasuna.

22. gaia.–Administrazio publikoen jarduketarako arau orokorrak: denboraren zenbaketa. Epe-mugak eta epeak. Preskripzioa. Iraungitzea. Ebazteko betebeharra. Ebazteko gehieneko epea etetea. Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea luzatzea. Administrazioaren isiltasuna interesdunek eskatuta hasitako prozeduretan. Esanbidezko ebazpenik ez izatea ofizioz abiatutako prozeduretan.

23. gaia.–Administrazio egintzak. Kontzeptua. Administrazioaren egintza motak. Administrazioaren egintzen elementuak. Administrazio egintzen betekizunak. Administrazio egintzen eraginkortasuna. Ondorioak. Jakinarazpena. Argitalpena.

24. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Prozeduraren bermeak. Abstentzioa eta errekusazioa.

25. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (II): prozeduraren hasiera. Antolamendua. Instrukzioa. Prozeduraren bukaera. Bukaera. Itundutako bukaera. Ebazpena. Atzera egitea eta uko egitea. Iraungitze-data.

26. gaia.–Administrazio prozedura erkidea (III): administrazio egintzen betearazpena.

27. gaia.–Administrazio egintzaren baliogabetasunaren teoria. Administrazio egintzen deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak bide administratiboan berrikustea. Ofiziozko berrikuspena.

28. gaia.–Errekurtso administratiboak. Printzipio orokorrak. Gora jotzeko errekurtsoa. Aukerako berraztertzeko errekurtsoa. Aparteko berrikuspen errekurtsoa.

29. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: administrazioarekiko auzien jurisdikzio-ordena. Eremua. Organoak eta eskumenak. Alderdiak. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren xedea. Administrazioarekiko auzien prozedura: lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean eta laburtua. Epaia eta haren betearazpena.

30. gaia.–Administrazioaren zehapen ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen prozedura.

31. gaia.–Administrazio publikoaren ondare-erantzukizuna. Bilakaera eta gaur egungo araubidea.

32. gaia.–Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalen Bermerako Lege Organikoa.

33. gaia.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: atariko titulua. III. titulua: administrazioen arteko harremanak.

34. gaia.–Nafarroako foru araubidea. Bilakaera (1512-1982): Nafarroa, erresumatik foru komunitatera. Foruei buruzko legeen aipamen berezia; batez ere, 1841eko Lege Itundua. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa. Egiteko prozesua. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma.

35. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera, antolaketa eta eginkizunak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna. Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaketa eta eskumenak. Erresumako Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak.

36. gaia.–Legegintzako ekimena. Foru legeak. Izaera eta motak. Legegintzako prozedura. Legegintzako foru dekretuak. Tributu-harmonizaziorako legegintzako foru dekretuak.

37. gaia.–Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolaketa. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. Nafarroako Foru Komunitateak Estatuarekin eta autonomia erkidegoekin dituen harremanak.

38. gaia.–Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria. Elaborazioa eta erreformatzeko prozedura. Nafarroako zuzenbide zibilaren iturriak. Foru izaera zibila. Bikote egonkorren arautzea Foru Berrian.

39. gaia.–Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskararen Foru Legea eta hura garatzeko erregelamenduak.

40. gaia.–Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta eskumenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, parlamentuaren kontrola eta Nafarroako Parlamentua desegitea.

41. gaia–Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Hautatzea, izendatzea, ordeztea, kargu-uztea eta aldatzea. Eskudantziak. Lehendakariordeak eta kontseilariak.

42. gaia.–5/2018 Foru Legea, maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna: gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: arau orokorrak, hura gauzatzeko prozedura eta aurkaratzeko araubidea. Nafarroako Gardentasunaren Kontseilua. 12/2019 Foru Legea, martxoaren 22koa, Nafarroako Parte-hartze Demokratikoari buruzkoa. Genero berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Gizonen eta Emakumeen Berdintasun Eragingarriari buruzkoa: berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Erreferentzia berezia lege honi: 17/2019 Foru Legea, apirilaren 4koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa.

43. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko kontsulta organoak: izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua: osaera, antolamendua, ahalmenak eta funtzionamendua. Lege bidez sortutako beste kontsulta organo batzuk.

44. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Arartekoa. Sorrera eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautatzea, kargua uztea eta ordeztea. Prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Parlamentuarekin eta Gorte Nagusiek izendatutako Arartekoarekin dituen harremanak.

45. gaia.–6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea.

46. gaia.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

47. gaia.–Udalerria. Kontzeptua eta osagaiak. Eskumenak. Biztanleria. Biztanleen errolda. Udal-mugartea. Udalerrien eraketa eta aldaketak. Izena eta hiriburua aldatzea. Ikurrak. Udal antolaketa.

48. gaia.–Nafarroako toki-erakundeak. Kontzejuak. Elkarte tradizionalak. Mankomunitateak. Eskualdeak. Plangintza orokorreko mankomunitateak.

49. gaia.–Nafarroako toki-erakundeen funtzionamendu araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta Nafarroako toki-erakundeen arteko administrazio harremanak. Toki administrazioen arteko administrazio harremanak.

50. gaia.–Tokiko hauteskunde-sistema. Sufragio aktiboaren eta pasiboaren eskubidea. Bateraezintasun arrazoiak. Deialdia. Hauteskunde prozedura. Hauteskundeetako gastuak eta dirulaguntzak. Udalbatzen agintaldia eta eraketa. Hautaketa. Zentsura-mozioa eta konfiantza-galdea. Nafarroako kontzejuetako hauteskunde prozesuaren araudia.

51. gaia.–Nafarroako toki korporazioetako kideen estatutua.

52. gaia.–Nafarroako toki-erakundeen ondasunak. Ondasunak, oro har: kalifikazio juridikoa, aldaketa eta atxikipena. Eskurapenak. Defentsa, kontserbazioa eta berreskuratzea. Erabilera edo aprobetxamendua. Besterentzea eta kargak ezartzea.

53. gaia.–Nafarroako toki-erakundeen herri-ondasunak. Administrazioa eta xedapen egintzak. Aprobetxamendua. Hobekuntzak herri-ondasunetan.

54. gaia.–Toki Administrazioaren esku-hartzea ekimen pribatuetan. Tokiko zerbitzu publikoak. Partzuergoak. Tokiko herri-lanak. Ekintza sozio-ekonomikoa. Sustapen jarduera.

55. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duena. 11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

56. gaia.–Nafarroako toki-erakundeen jarduketen prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki-erakundeen jarduketen inpugnazioa eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia.

57. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (I): aplikazio-eremua eta arau orokorrak. Botere adjudikaziodunak. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa.

58. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (II): kontratuak kudeatzeko printzipioak eta arauak. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

59. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (III): kontratuak betearaztea. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.

60. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea (IV): Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak. Kontratazioa Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean.

61. gaia.–Funtzio publikoa. Konstituzio printzipioak. Nafarroako Foru Komunitateak arlo horretan duen eskumen historikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua: Aplikazio-eremua, salbuespenak eta langile motak.

62. gaia.–Nafarroako administrazio publikoetako langileak: Sartzea. Lanpostuak betetzea. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Diziplina araubidea. Ordezkaritza organoak, negoziazio kolektiboa eta parte-hartzea lan baldintzak zehazterakoan.

63. gaia.–Nafarroako toki-erakundeen zerbitzuko langileen araudia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen arabera.

64. gaia.–Nafarroako udaltzaingoak: araudia, sorrera, eginkizunak, antolaketa eta koordinazioa.

65. gaia.–17/2020 Foru Legea, abenduaren 16koa, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena, eta hura garatzeko araudia.

66. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, uztailaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.

67. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, eta hura garatzeko araudia. Nafarroako toki ogasunen baliabideak.

68. gaia.–Udal zergak.

69. gaia.–Nafarroako toki-erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontuen espedienteen edukia, printzipioak eta aurrekontuetako kontzeptuak. Aurrekontu orokorra prestatzea eta onestea. Aurrekontu luzatua.

70. gaia.–Gastuen aurrekontuko kredituak. Gastuen aurrekontuko kredituen egoera eta mugapena. Aurrekontu aldaketak.

71. gaia.–Gastuen aurrekontuaren betearazpena. Exekuzio faseak. Justifikatu beharreko ordainketak. Kutxa finkoko aurrerakinak. Itzulketak. Urte anitzeko gastuak. Aurrekontuen likidazioa. Ekitaldiko aurrekontuaren emaitza. Diruzaintzako gerakina.

72. gaia.–Toki-erakundeen diruzaintza. Kontabilitatea. Kontrola eta fiskalizazioa. Erantzukizunak.

73. gaia.–Toki-erakundeek Nafarroako zergetan duten parte-hartzea. Toki-erakundeek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa.

74. gaia.–Tokiko inbertsio-planak. Erregulazioa.

75. gaia.–10/1988 Foru Legea, abenduaren 29koa, Nafarroako Hondakin uren Saneamenduari buruzkoa, eta hura garatzeko araudia.

76. gaia.–12/2006 Foru Legea, azaroaren 21ekoa, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroari eta Katastroei buruzkoa.

77. gaia.–Udal eskumenak trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide segurtasunari dagokienez. Herri barruko bideetako erabileren udal araudia. Trafikoaren arloko zehapen prozedura.

78. gaia.–14/2018 Foru Legea, ekainaren 18koa, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.

79. gaia.–4/2022 Foru Legea, martxoaren 22koa, Klima-aldaketari eta Energia-trantsizioari buruzkoa.

80. gaia.–13/1990 Foru Legea, abenduaren 31koa, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzkoa. 17/2005 Foru Legea, abenduaren 22koa, Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzkoa.

Kontu-hartzaile lanpostuak.

1. gaia.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan: aplikazio-eremua. Aurrekontuen espedienteen edukia, printzipioak eta aurrekontuetako kontzeptuak.

2. gaia.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan: aurrekontu orokorraren onespena. Gastuen aurrekontuko kredituak.

3. gaia.–270/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan: gastuen aurrekontuaren exekuzioa. Aurrekontuen likidazioa.

4. gaia.–234/2015 Foru Dekretua, irailaren 23koa, Nafarroako Toki-erakundeen Aurrekontu Egitura onesten duena.

5. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Instrukzio Orokorra onesten duena: Hitzaurrea. Nafarroako Toki Administrazioaren kontabilitate-sistema. Dokumentuak eta liburuak.

6. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Instrukzio Orokorra onesten duena: kontabilitatea irekitzea. Gastuen aurrekontuaren kontabilitatea. Diru-sarreren aurrekontuaren kontabilitatea. Ibilgetuaren kontabilitatea. Kreditu-eragiketen kontabilitatea.

7. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Instrukzio Orokorra onesten duena: beste entitate publiko batzuetako baliabideen administrazioaren kontabilitatea. Aurrekontuetakoak ez diren beste diruzaintza eragiketa batzuen kontabilitatea. Balio erantsiaren gaineko zergaren kontabilitatea.

8. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Instrukzio Orokorra onesten duena: gordailuan dauden baloreen kontabilitatea. Diru-bilketako eragileen kontrol-kontabilitatea. Ordena kontuak. Ekitaldi amaierako eragiketak. Aurrekontu-emaitza kalkulatzea. Diruzaintzako geldikinak kalkulatzea.

9. gaia.–272/1998 Foru Dekretua, irailaren 21ekoa, Nafarroako Toki Administraziorako Kontabilitate Instrukzio Orokorra onesten duena: sistemaren beste kontabilitate-egitura batzuetako eragiketak. Merkataritza-eragiketen kontabilitatea. Eman beharreko kontu-egoerak eta informazioa. Kontabilitate Publikoaren Plan Orokorra, toki administrazioari egokitua. Eranskina: dokumentuak, kontabilitate-liburuak eta kontu orokorra.

10. gaia.–Kontabilitate analitikoa. Kontzeptuak eta sailkapenak. Zuzeneko eta zeharkako kostuak. Kostu-ereduak eta -metodoak: kostu osoa ("full costing") eta kostu partzialak edo zuzenekoak ("direct costing"). Produkzio baliokidea. Baterako produkzioa. Kostuak, departamentuen arabera. Kostuak, jardueren arabera. Kostu estandarra, desbideratzeen analisia eta aurrekontu malgua. Kostuaren, bolumenaren eta etekinaren analisia. Behin-behineko finantza egoerak.

11. gaia.–Toki-erakundeen urteko kontu eta egoeren analisia eta interpretazioa Nafarroan. Zorpetzeari eta zor publikoari buruzko eta aurrekontuetako orekari buruzko aurrekontu-adierazleen analisia eta interpretazioa Nafarroako araudiaren arabera.

12. gaia.–Kapitalizazio sinplea eta kapitalizazio konposatua. Hitzarmen lineala eta hitzarmen esponentziala. Puntu baliokideak kapitalizazio sinplean eta konposatuan. Zenbateko efektiboa eta zenbateko nominala. Deskontu komertziala eta deskontu arrazionala, epemuga arrunta eta batez besteko epemuga, kapitalizazio sinplean eta konposatuan.

13. gaia.–Errentak. Kontzeptuak eta sailkapenak. Epe ziurreko errentak, errenta konstanteak eta aldakorrak. Errenta zatikatuak. Errenta betierekoak.

14. gaia.–Maileguak Amortizazio-sistemak: ordainketa bakarra, amortizazio-kuota konstantea, amortizazio-zenbateko oso konstantea ("sistema frantsesa"), amortizazio-zenbateko oso aldakorra, progresio aritmetikoan edo geometrikoan. Interes zatikatuak. Interes tasa finkoko edo aldakorreko maileguak. Kapital bat eratzeko eragiketak.

15. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: hitzaurrea. Atarikoa. Nafarroako Toki Ogasunen baliabideak.

16. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: udal zergak.

17. gaia.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa: aurrekontua eta gastu publikoa. Xedapenak.

18. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Hitzaurrea. Xedapen orokorrak. Toki-erakundeen antolaketa eta administrazioa.

19. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: administrazioen arteko harremanak. Nafarroako toki-erakundeen funtzionamenduaren araubidea. Herritarrentzako informazioa eta haien parte-hartzea.

20. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Toki-erakundeen ondasunak. Jarduerak, zerbitzuak eta obrak.

21. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Kontratazioa. Nafarroako toki-erakundeen zerbitzuko langileak.

22. gaia.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Toki ogasunak. Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki-erakundeen jarduketen inpugnazioa eta kontrola. Eskualdeak. Xedapenak.

23. gaia.–2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: Hitzaurrea. Atariko titulua. Xedapen orokorrak: adjudikazio botereak. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa. Kontratuen kudeaketarako printzipioak eta arauak.

24. gaia.–2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak. Kontratuak betearaztea. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.

25. gaia.–2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau berariazkoak.

26. gaia.–2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: Obra kontratua. Herri-lanak emateko kontratua.

27. gaia.–2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa: Zerbitzuen emakidarako kontratua. Hornidura kontratua. Zerbitzu kontratua. Xedapenak.

28. gaia.–280/1990 Foru Dekretua. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua: ondasunak, oro har: Xedapen orokorrak. Kalifikazio juridikoa. Aldaketa. Atxikipena. Ondasunen eskurapena.

29. gaia.–280/1990 Foru Dekretua. Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen Erregelamendua: ondasunak, oro har: Defentsa, kontserbazioa eta berreskuratzea. Ondasunen erabilera eta aprobetxamendua. Ondasunen kargak eta besterentzeak.

30. gaia.–280/1990 Foru Dekretua. Nafarroako Toki Entitateetako Ondasunen Erregelamendua: herri-ondasunak: Administrazioa eta xedapen egintzak. Herri-ondasunen aprobetxamendua. Arau-hausteak eta zehapenak. Herri-ondasunen Arbitraje Batzordeak. Xedapenak.

31. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa. Lurzoruaren hirigintza-araubidea. Lurzoruaren sailkapena. Lurzoru moten araubideak. Balorazioak eta desjabetzeak.

32. gaia.–1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa. Planeamenduaren exekuzioa. Aurrekontuak eta exekuzio moduak. Exekuzio unitateak. Lurzatiketak eta birpartzelazioak. Jarduketa sistematikoen bidezko exekuzioa. Jarduketa pribatuko sistemak eta jarduketa publikokoak. Udalen lurzoru-ondarea.

33. gaia.–13/2000 Foru Lege Orokorra, Tributuei buruzkoa. Printzipio orokorrak. Tributu arauak. Tributuak: tributu motak, zerga-gaia, tributudunak, oinarria, tributu-zorra. Tributu arloko arau-hauste eta zehapenak.

34. gaia.–13/2000 Foru Lege Orokorra, Tributuei buruzkoa. Tributu arloko kudeaketa. Xedapen orokorrak. Tributudunari informazioa eta laguntza ematea. Tributu kudeaketaren prozedura. Tributuaren arloko likidazioak. Diru-bilketa eta tributu ikuskaritza. Berrikuspena administrazio bidean. Ogasun Publikoaren kontrako delitu kasuetarako jarduketak.

35. gaia.–177/2001 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatearen dirubilketa Erregelamendua onesten duena. Dirubiltze kudeaketa. Dirubilketa organoak. Pagatzera behartuak. Helbidea.

36. gaia.–177/2001 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatearen dirubilketa Erregelamendua onesten duena. Zorren iraungipena. Pagatzea edo betetzea. Zorrak iraungitzeko beste bide batzuk.

37. gaia.–177/2001 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatearen dirubilketa Erregelamendua onesten duena. Borondatezko aldian dirubilketa egiteko prozedura eta premiamendu bideko dirubilketa prozedura. Administrazio helegiteak eta erantzunbeharrak.

38. gaia.–7/1996 Foru Legea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren edo lizentzia fiskalaren tarifak eta jarraibidea onesten dituena, eta 614/1996 Foru Dekretua, Jarduera ekonomikoen edo lizentzia fiskalaren gaineko zerga kudeatzeko arauak ematen dituena.

39. gaia.–12/2006 Foru Legea, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren eta katastroen kontserbazio lana. Arau-hausteak eta zehapenak.

40. gaia.–7/2022 Foru Legea. Toki-erakundeek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsa.

41. gaia.–8/2022 Foru Legea. Nafarroako toki-erakundeek Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa, kapital-transferentzien zatian, Toki Inbertsioen Planen bitartez.

42. gaia.–Nafarroako toki-erakundeen zorpetzea. Araubidea. Baimenak. Diruzaintzako eragiketak.

43. gaia.–Nafarroako toki-erakundeen kreditu eragiketek bete behar dituzten finantza zuhurtasunari buruzko baldintzak.

44. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga eta toki-erakundeak.

45. gaia.–Zergaz kanpoko ondare-prestazio publikoa.

46. gaia.–19/1984 Foru Legea, Nafarroako Kontuen Ganberari buruzkoa. Eskumen eremua eta eginkizunak. Antolaketa eta funtzionamendua. Osaera.

47. gaia.–7/1985 Foru Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Hitzaurrea. Xedapen orokorrak. Udalerria. Probintzia. Beste toki-erakunde batzuk. Toki-erakundeei buruzko xedapen orokorrak. Ondasunak, jarduera eta zerbitzuak, eta kontratazioa.

48. gaia.–7/1985 Foru Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Toki-erakundeen zerbitzurako langileak. Toki ogasunak. Toki administrazioaren arloan, administrazio publikoen arteko lankidetzarako erakundeak.

49. gaia.–7/1985 Foru Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena. Biztanleria handiko udalerriak antolatzeko araubidea. Zenbait arlotako arau-hauste eta zehapenen tipifikazioa toki-erakundeetan. Xedapenak.

50. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzkoa. Aplikazio-eremua. Dirulaguntza publikoei buruzko xedapen orokorrak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak.

51. gaia.–38/2003 Lege Orokorra, Dirulaguntzei buruzkoa. Dirulaguntzak itzultzea. Dirulaguntzen finantza-kontrola. Dirulaguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboak. Xedapen gehigarriak.

52. gaia.–887/2006 Errege Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua. Xedapen orokorrak. Laguntzak emateko prozedura.

53. gaia.–887/2006 Errege Dekretua, zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua. Dirulaguntzak kudeatu eta justifikatzeko prozedura. Itzulketak. Zehapen prozedura. Xedapen gehigarriak.

54. gaia.–1463/2007 Errege Dekretua, Aurrekontu egonkortasunari buruzko legea garatzeko araudia onesten duena, toki-erakundeei aplikatzeko. Toki-erakundeei aplika dakiekeen aurrekontu egonkortasunaren helburua instrumentatzea, zehaztea eta betetzea.

55. gaia.–2/2012 Lege Organikoa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa. Aplikazio-eremua. Printzipio orokorrak. Aurrekontu-egonkortasuna eta finantza-jasangarritasuna.

56. gaia.–2/2012 Lege Organikoa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa. Prebentzio, zuzenketa eta zigor neurriak. Gardentasuna. Aurrekontuen kudeaketa. Xedapenak.

57. gaia.–Ekonomia- eta finantza-planak. Kausak. Diagnostikoa eta aurreikuspena. Neurriak. Ondorioak.

58. gaia.–Defizita kontabilitate nazionalean, toki-erakundeetara egokituta. Toki-korporazioak izeneko azpisektorea sailkatzeko irizpideak. Doikuntzak, finantzarioa ez den aurrekontu-saldoaren eta kontabilitate nazionaleko defizitaren edo superabitaren artean.

59. gaia.–Defizita kontabilitate nazionalean, toki-erakundeetara egokituta. Enpresaren Kontabilitate Plan Orokorraren edo haren egokitzapenetakoren baten mende dauden unitateen defizita zehaztea.

60. gaia.–Toki-erakundeen gastu-araua. Toki-korporazioetarako gastu-araua zehazteko irizpideak, Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren arabera.

61. gaia.–Administrazio publikoen hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea. Finantzaketa-araubideetako baliabideak kalkulatzeko metodologia eta horiek atxikitzeko baldintzak eta prozedura, biak ere Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan ezarriak.

62. gaia.–HAP/2015/2012 Agindua, Informazioa emateko betebeharrei buruzkoa, toki-erakundeei dagokienean. Xedapen orokorrak. Betebeharreko subjektuak eta prozedura. Aldizkako betebeharrak eta aldizkakoak ez direnak. Informazioa emateko betebeharrak, toki-korporazioen esparruan. Ez-betetzeen publikotasuna eta ondorioak.

63. gaia.–424/2017 Errege Dekretua, Tokiko Sektore Publikoko Erakundeen Barne-kontrolari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Kontu-hartzailetzako eginkizuna betetzea. Eskubideei eta diru-sarrerei buruzko prozedura. Gastuei eta ordainketei buruzko prozedura.

64. gaia.–424/2017 Errege Dekretua, Tokiko Sektore Publikoko Erakundeen Barne-kontrolari buruzkoa. Finantzaketa-kontrolaren eginkizuna. Laburpen-txostena eta ekintza-plana. Kontrol-araubide sinplifikatua. Xedapen gehigarriak.

65. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Zuzenbide-estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioaren balio gorenak eta 9. artikuluko printzipioak. Politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidariak. VII. titulua. Ekonomia eta Ogasuna.

66. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa Konstituzioan. Toki Autonomiaren Europako Gutuna. Toki autonomiaren printzipioa. Toki-erakundeen arautze ahala. Erregelamenduak, ordenantzak eta bandoak.

67. gaia.–Europar Batasuna. Aurrekariak, helburuak eta izaera juridikoa. Europako Erkidegoko zuzenbide jatorrizkoa: eratzeko eta aldatzeko itunak. Europako Erkidegoko zuzenbide eratorria: erregelamenduak, zuzentarauak eta beste iturri batzuk. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta Europar Batasuneko estatuen antolamendu juridikoaren arteko harremanak.

68. gaia.–Espainiako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana.

69. gaia.–EBko Next Generation funtsen ikuspegi orokorra. HFP/1030/2021 eta HFP/1031/2021 ministerio-aginduak, eta beste hauek: tokiko sektore publikoko erakundeek, beren jarraipena egite aldera, eman behar duten informazioaren kudeaketa-sistemari eta prozedurari nahiz formatuari buruzkoak. Iruzurraren aurkako plana.

70. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa Atariko titulua. Nafarroaren ahalmenak eta eskumenak.

71. gaia.–Foru legeak. Legegintza-ekimena. Legegintza-prozedura. Nafarroako Gobernuak eman dituen lege mailako arauak.

72. gaia.–Sektore publikoaren jarduera ekonomikoaren eta finantzarioaren kontrola: motak. Barne Kontroleko Esparru Integratua (COSO). Toki-erakundeen barne-kontrola: kontzeptua eta jarduteko moduak. Auditoria, tokiko sektore publikoaren barne-kontrolaren esparruan. Sektore publikoko auditoretza-arauak. Auditoretzaren helburuak eta auditoretza motak. Ikuskatzaileari, lana gauzatzeari eta txostenei buruzko arauak.

73. gaia.–Espainiako Sektore Publikoari egokitutako Nazioarteko Ikuskaritza Arauak (NIA-ES-SP): kontzeptua, aplikazio-eremua eta egitura. Ikuskatzailearen helburu orokorrak. Auditoretzaren oinarrizko kontzeptuak: aplikatzekoa den finantza-informazioaren esparrua, auditoretza-ebidentzia, auditoretza-arriskua eta haren osagaiak, zuzentasunik eza, materialtasuna, arrisku-ikuspegia auditoretzan. Auditoretzako iritzi motak.

74. gaia.–39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Egintza administratiboak: Betebeharrak eta eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak.

75. gaia.–39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Egintzak administrazio bidean berrikustea: ofiziozko berrikuspena eta administrazio errekurtsoak.

76. gaia.–40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Eskumena, administrazio publikoen ondare-erantzukizuna eta hitzarmenak (atariko titulukoak). Partzuergoak.

77. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuari buruzkoa. Xedapen orokorrak. Funtzionario publikoak.

78. gaia.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuari buruzkoa. Behin-behineko langileak. Administrazio-kontratudun langileak. Lan araubidean kontratatutako langileak. Xedapenak.

79. gaia.–68/2009 Foru Dekretua, Nafarroako administrazio publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituena.

80. gaia.–11/2005 Foru Legea, Dirulaguntzei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko prozedurak. Dirulaguntzen itzulketa. Arau-hausteak eta zehapenak.

Oharra: gai guztiak bat etorriko dira deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legeriarekin.

Iragarkiaren kodea: F2216330