262. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

679/2022 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzeko eta Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez.

Halaxe ezartzen baitu, 2. artikuluan, maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legeak, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoak, amaituta daudenean foru-gaikuntzadun funtzionarioen artetik lanpostuak betetzeko lehiaketa bereziak, aurreko artikuluan araututakoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak 3.etik 8.era bitarteko artikuluetan arautzen diren hautaprozesuetarako deialdia eginen du. Prozesu horien taxuketan beti bermatuko dira lehia librearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak.

Hizpide dugun foru legearen 4. artikuluak, bestalde, aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesuak arautzen ditu 20/2021 Legeko jarraibideen ildotik, bereizketa eginez oposizio-lehiaketa bidez eginen direnen eta merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortuak izateko baldintzak betetzen dituztenen artean, eta zenbait xedapen komun ezartzen ditu bi prozesuetarako. Xedapen horiek 5., 6. eta 7. artikuluetan garatzen dira.

Bestalde, iraupen luzeko aldi baterako enplegua merezimendu-lehiaketa bidez egonkortzeko salbuespenezko hautaprozesua arautzean, 16/2022 Foru Legearen 6. artikuluak xedatzen duenez, Foru Komunitateko Administrazioak, behin bakarrik eta salbuespenez, merezimendu-lehiaketaren bidezko hautaprozesu baterako deialdia eginen du honako lanpostu hauek betetzeko: Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu huts egiturazkoak, zeinak, lanpostu-zerrendetan, plantillan edo giza baliabideak antolatzeko bestelako tresna batean egon zein ez egon, aurrekontu-zuzkidura edukirik 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aldi baterako beteta egon baitira.

Deialdian honako lanpostu hauek ere sartuko dira: Nafarroako edozein toki-entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu huts egiturazkoak, 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik aldi baterako bete badituzte horrelako lan harremana duten langileek.

Merezimenduen balorazioan, kontuan hartuko dira, gehienbat, Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetan emandako zerbitzuak, ezertan galarazi gabe euskararen balorazio gehigarrirako araudi aplikagarrian ezarritakoa, eta merezimendu-lehiaketaren ehuneko 45eko balorazio berariazkoa emanen da lanposturik lortu gabe gainditu egin bada Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzeko deialdietakoren bat, bai eta Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetarako oposizio-lehiaketako sistemaren bitartezko sarbidea ere.

Idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hauek beteko dira merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko prozedura honen bidez: deialdi honen III. eranskinean zehaztutakoak eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 243.2 artikuluko baldintzak betetzen dituzten lanpostuetatik hutsik gelditu direnak ebatzi denean Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak gaikuntza duten funtzionarioen arteko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko prozesua.

16/2022 Foru Legearen 8.4 artikuluak ezartzen du ezen, foru lege horretan aurreikusitako hautaprozesuak 2024ko abenduaren 31 baino lehenago ebatz daitezen ahalbidetze aldera, zilegi izanen dela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko egonkortze-prozesuetarako onesten diren epe-laburtze eta izapide-errazte erregelak aplikatzea.

Aurrekoarekin bat etorriz, prozesu honetan uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6. artikuluan ezarritako epeak aplikatuko dira (9/2022 Foru Legea, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

Horrenbestez, bidezkoa da deialdi bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzeko, Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez.

Horregatik, eskuordetu dizkidaten ahalmenak erabiliz, zehazki, Lurralde Kohesiorako kontseilariaren uztailaren 1eko 35/2020 Foru Aginduaren bidez (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean ezarritako zenbait eskumen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari eskuordetzen dizkiona) eta urriaren 30eko 263/2019 Foru Dekretuaren bidez (Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena) emandakoak,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi bat onestea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzeko eta Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez, gai horri buruz honako hauetan xedatutakoari jarraikiz: 16/2022 Foru Legea, maiatzaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa; 19/2022 Foru Legea, uztailaren 1ekoa, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze-prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz; 6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, onetsi zena abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez; Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuetan sartzeko Erregelamendua, hura garatu eta gauzatzeko emana; aplikatu beharreko gainerako arauak; eta deialdiaren oinarriak berak.

2. Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko abenduaren 1ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzea eta Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzea, merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez.

1.2. Idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsak, dagokien gaikuntza lortzen dutenek bete ditzaten deitzen direnak, deialdi honen III. eranskinean jasotakoak dira, bai eta aldez aurretik lekualdatze-lehiaketa ebaztearen ondorioz hutsik gelditzen direnak ere.

Deialdi honetan eman beharreko gaikuntzen kopurua ez da izanen lanpostuak betetzeko aurretiko lehiaketak ebatzi ondoren hutsik gelditzen diren lanpostuen kopurua baino handiagoa.

1.3. Era berean, deialdi honen xedea da izangai zerrenda batzuk prestatzea, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari hala eskatzen dioten toki entitateek administrazio araubidean kontratazioak egin ditzaten. Zerrenda horietan sartuko dira hautaprozesu honetan parte hartu eta lanpostu hutsik lortu ez duten izangaiak, baldin eta gutxienez 30 puntu lortu badituzte, 11.4 oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina.

c) Deialdi honen xedeko idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetarako IV. eranskinean adierazitako titulu akademikoa edo baliokidetzat aitortutako titulua izatea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko moduan egotea.

Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira.

d) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Euskaraz jakitea nahitaezkoa duen lanpostu bat eskuratu nahi izanez gero, beharrezkoa izanen da lanpostu horretarako eskatzen den maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagirietako bat izatea, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

g) Deialdi honetan ezarritako partaidetza-eskubideagatiko tasa ordaindu izana, edo ordaintzetik salbuetsita dagoela egiaztatzea.

2.2. Aurreko baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean, lanpostuaren jabetza hartu arte.

2.3. Izangaiek deialdi hauen oinarrietan ezartzen den unean frogatu beharko dituzte baldintza horiek.

3.–Eskaerak, tasak eta dokumentazioa.

3.1. Eskaerak aurkezteko epea.

Deialdi honetan parte hartzeko eskaerak hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak aurkezteko epea luzaezina da.

3.2. Eskaera aurkeztea eta formalizatzea.

Hautaprozesu hauetan parte hartu nahi dutenek telematika bidez aurkeztu beharko dute eskaera, Internet bitartez, https://www.navarra.es/eu/enplegu-publikoa helbidean, "Enplegu publikoko deialdiak", deialdiaren aipamenean sartuta.

Idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetara aurkeztu nahi dutenek bi eskaera aurkeztu beharko dituzte.

3.3. Tasak.

41,60 eurokoa da hautaprozesuan parte hartzeko eskubideen kontzeptuan ordaindu beharreko tasa.

Telematika bidez ordainduko da tasa, eskaera formalizatzean, ordainketa telematikoa egiteko sistema seguru baten bidez.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonak.

b) Deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez, langabe gisa inskribaturik dauden pertsonak.

Langabezia egoeragatik aurreko paragrafoan ezartzen den salbuespena frogatzeko, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzen ez bada, izangaia baztertu eginen da.

Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko eskaera behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

3.4. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Eskaera online aurkezteko unean, izangaiek, kasuaren arabera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta:

Bat.–Deialdiaren I. eranskinean ezarritako baremoaren arabera aurkezten dituzten merezimendu guztiak egiaztatzeko dokumentazioa.

Dokumentazio hori telematika bidez aurkeztu beharko da, deialdiaren aipamenean ezarritako estekaren bidez, merezimenduen baremoan ezarritako atalen arabera.

Horri dagokionez, honako hauek aurkeztu beharko dira:

–Egindako zerbitzuen ziurtagiria, kasuan kasuko administrazio publikoko organo eskudunak emana, non zehatz-mehatz jasoko baitira Nafarroako toki entitateetan eta beste administrazio publiko batzuetan eta haien erakunde autonomoetan egindako zerbitzuak, I. eranskineko baremoan aurreikusitako baldintzetan, berariaz adierazita lanpostuaren izena plantilla organikoaren arabera, sailkapen maila, zerbitzua zer zentro edo unitatetan eman zen, zerbitzu bakoitzaren hasiera eta bukaera datak, eta bidezko den beste edozein datu gehigarri.

–Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak edo ziurtagiriak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (titulu edo ziurtagiri horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 13an emandako 210/2010 Ebazpenean zehaztu dira), edo ofizialki horien baliokidetzat hartzen den titulazioa.

Honako hauek ez dira aurkeztu behar, deialdia egin duen organoak zuzenean emanen baitizkio epaimahaiari:

–Sarrera-deialdiaren xede den lanpostu berean oposizio-lehiaketaren bidez sartzeko prozesu bat lanposturik gabe gainditu izana egiaztatzen duen txostena.

–Nafarroako toki entitateetako idazkari edo kontu-hartzaileen lanpostuen gaikuntza oposizio-lehiaketa bidez lortzeko deialdien ondoriozko aldi baterako kontratazio zerrendetan egotea egiaztatzen duen txostena. Deialdi horiek Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 196/2012, 197/2012 eta 198/2012 Foru Aginduen bidez onetsi ziren.

–Hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateetako idazkarien lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eta oposizio sistema erabiliz osatzeko deialdiaren ondoriozko aldi baterako kontratazio zerrendetan egotea egiaztatzen duen txostena. Deialdi hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 2019ko ekainaren 4ko 139/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

Bi.–%33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek, hura frogatzeko, agiri hauetako bat aurkeztu behar dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak emandako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat edukitzeagatik: ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia.

Hiru.–Hautapen-prozesuan parte hartzeko eskubideengatiko tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo hura ordaintzeaz salbuetsita egotearen egiaztagiria.

Tasaren salbuespena aukeratu nahi bada, kasuan kasuko enplegu-bulegoak emandako ziurtagiria erantsi beharko da, non agertuko baita zein egunetan inskribatu zen langabe gisa.

3.5. Aski izanen da dokumentazioaren kopia arruntak aurkeztea, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendak onesteko, eta zerrenda horiek Nafarroako Gobernuaren atarian, dagokion deialdiaren web-fitxan, argitaratzeko aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko. Erreklamazioak telematika bidez aurkeztu beharko dira, Interneteko www.nafarroa.eus helbidearen bidez, dagokion deialdiari buruz dagoen aipamenetik abiatuta.

4.3. Erreklamazioak aurkezteko epea igaro eta erreklamazio horiek ebatzi ondoren, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak ebazpen bat emanen du deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onesteko, eta zerrenda horiek Nafarroako Gobernuaren atarian, dagokion deialdiaren web-fitxan, argitaratzeko aginduko du.

Baztertutako izangairik ez badago, zuzenean onetsiko da onartutakoen behin betiko zerrenda, eta Nafarroako Gobernuaren atarian, dagokion deialdiaren web-fitxan, argitaratzeko aginduko da.

4.4. Izangaiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen direnei ez zaizkie itzuliko azterketa egiteko eskubideak.

4.5. Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi bertan ageri direnei aitortzen zaienik betetzen dituztela ebazpen honen bidez iragartzen den prozeduran eskatutako baldintzak. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedura gainditu ondoren izangaiek aurkeztu beharreko dokumentazioa aztertzen denean egiaztatzen bada ez dutela baldintzaren bat betetzen, interesdunek prozedura hauetan parte hartzeagatik izan ditzaketen eskubide guztiak galduko dituzte, deusetan galarazi gabe faltsukeria dela-eta legozkiekeen erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

5.–Kalifikazio epaimahaiak.

5.1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez izendatuko dira kalifikazio epaimahaiak, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendak onetsi aurretik, eta kide kopuru bakoiti batez osatuak egonen dira –hiru gutxienez–, eta beste horrenbeste ordezko kide izendatuko dira, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru lege horren bidez zenbait neurri hartu ziren Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze-prozesuak Nafarroako Administrazio Publikoetan gauzatzeko).

5.2. Epaimahaiak ezin izanen dira eratu, ez eta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa ez badago bertan.

Kide anitzeko organoen eraketak eta jardunak balio izateko, bertan egon beharko dute epaimahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek.

Behin kalifikazio epaimahaiak eratzen direnean, epaimahaiburua edo idazkaria gaixotzen bada edo haien aldi baterako absentzia justifikatuetan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

5.3. Kalifikazio epaimahaietako kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, eta organo dei egileari horren berri eman, baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako aipatzen diren egoeretako batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiek gehiengoz ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

5.5. Epaimahaietan aholkulari espezialistak aritzen ahalko dira. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduraren nondik norakoak.

6.1. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozedura honek merezimenduak baloratzeko edo lehiaketako fase bakar bat izanen dute. Fase horretan, izangaiek alegatutako merezimenduak baloratuko dira, deialdiaren I. eranskinean agertzen den baremoaren arabera.

6.2. Epaimahaiak izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduak baloratuko ditu.

Alegatutako merezimenduak deialdi honen I. eranskinean ageri den baremoari jarraikiz kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahaiak.

Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunera arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko.

Merezimendu horiek egiaztatzeko dokumentazioa, 3.4. oinarrian ezarritakoa, telematika bidez aurkeztuko da, deialdiaren fitxan ezarritako estekaren bidez.

Epaimahaiak ezin izanen du inolaz ere kontuan hartu alegatu gabeko eta agirien bidez frogatu gabeko merezimendurik, ezta baremoan atal bakoitzerako aipatzen den gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman ere.

Epaimahaiak azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu izangaiek alegatu eta frogatutako merezimenduen gainean.

6.3. Merezimendu-lehiaketa bidezko salbuespenezko prozeduran parte hartzen duten pertsonen artean puntu-berdinketarik gertatuz gero, I. eranskineko merezimenduen baremoko b.1) atalean puntuazio handiena lortzen duen pertsonaren alde ebatziko da; eta, berdinketak badirau, a) atalean puntuazio handiena lortzen duenaren alde; eta hala ere berdinketak jarraitzen badu, atal horren azpiatal bakoitzean puntuazio handiena lortzen duenaren alde, zerrendatzen diren ordena berari jarraikiz.

Arestian ezarritako irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, kalifikazio epaimahaiek eginen duten berariazko zozketa bakar baten bidez ebatziko da. Berdinduta dauden izangai guztiei zenbaki bana emanen zaie, ordena alfabetikoaren arabera, eta zenbaki horietako bat aukeratuko da ausaz. Horrela, berdinketa guztiak ordena alfabetikoaren arabera ebatziko dira, zozketan ateratzen den zenbakia duen pertsonaren abizenetatik eta izenetik abiaturik.

6.4. Merezimenduen balorazioa egin ondoren, epaimahaiak argitara emanen du Nafarroako Gobernuaren atarian, kasuan kasuko deialdiaren web-fitxan, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa, eta 5 egun balioduneko epea ezarriko du, argitaratu eta biharamunetik hasita, izangaiek puntuazioaren edo merezimenduen balorazioaren gainean eskubideko jotzen duten guztia alega dezaten eta erreklamazioak egin ditzaten.

6.5. Kalifikazio epaimahaiak egiten diren erreklamazioak ebatzi ondoren, parte-hartzaile guztien behin betiko puntuazioak argitaratuko ditu Nafarroako Gobernuaren atariko deialdiaren web-fitxan, eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatutako izangaien zerrenda igorriko dio Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari, espediente osoarekin batera.

7.–Lanpostu hutsak hautatzea eta baldintzak egiaztatzea.

7.1. Aurreko tramitea bete ondoren, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia eginen du, eta, horretarako, honako hauek zehaztuko ditu: hautatzeko dauden lanpostu hutsak, hautaketara deitutako izangaien zerrenda (zehazten diren lanpostu hutsen kopuruaren arabera ezarriko dena) eta lanpostu hutsak hautatzeko ematen den epea, hots, hamar egun baliodunekoa.

Informazio hori jendaurrean paratuko da deialdiaren fitxan.

Ondoren, horretarako ezarritako epearen barnean, izangai bakoitzak jakinaraziko du kasuan kasuko deialdiko idazkariaren eta kontu-hartzailearen lanpostu huts horiek betetzeko lehentasun-hurrenkera.

7.2. Izangaiek, lanpostu hutsak hautatzeko hamar egun balioduneko epe horren barrenean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Deialdiko 2. oinarriko 2.1.c) edo 2.1.f) atalean eskatzen diren tituluetako baten kopia, edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen gordekinarena, edo, bidezkoa denean, eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik titulua eskuratzeko moduan zegoela frogatzen duen ziurtagiria.

b) Gainditzen duten izangaiek gaitasun psiko-fisikoaren azterketa bat gainditu beharko dute, deialdiaren 2.1.d) oinarrian ezarritako baldintza betetzen dutela frogatzeko. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak zehaztuko du zenbat izangaik egin beharko duten azterketa hori, lanpostu hutsak kontuan hartuta. Azterketa mediko hori Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eginen du.

8.–Izendapen edo kontratazio proposamena eta agirien aurkezpena.

8.1. Lanpostu hutsak hautatzeko eta betekizunak egiaztatzeko tramitea bukatu ondoren, epaimahaiak Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari igorriko dio, espediente osoarekin batera, toki entitateko idazkari edo kontu-hartzaileen lanpostuan aritzeko funtzionario izendatzeko eta gaikuntza emateko proposamena, zehaztutako lanpostu kopuruan sartzen diren izangaien alde, eta Nafarroako Gobernuaren atariaren dagokion deialdiaren web-fitxan argitaratuko da.

8.2. Proposatzen diren izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte izendapen proposamena argitaratu eta 10 egun balioduneko epearen barnean:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Zinpeko deklarazioa edo deklarazio solemnea, adierazten duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetan aritzeko eta ez dela bereizia izan administrazio publikoren baten zerbitzutik.

c) Zin edo promesa, adierazten duena Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men eginen diela eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

d) Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak emandako txostena, frogatzen duena interesdunak ez duela lanpostuan aritzea eragotziko liokeen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik. Txosten hori ofizioz emanen da, horretarako berariaz egindako osasun-azterketa egin eta gero.

8.3. Epe horren barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiri horiek aurkezten ez dituzten izangaiak eta, orobat, 2. oinarrian eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela egiaztatzen ez dutenak ezin izanen dira izendatu gaitutako idazkari edo kontu-hartzaile, eta baliorik gabe geldituko dira ordura arte haiek egindako egintza guztiak, galarazi gabe beren eskaeraren faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna.

8.4. Aurreko atalean aurreikusitako kasuan, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak izangaien zerrendan –6.5 atalean aipatzen den horretan– hurrengoa den izangaiarekin beteko du lanpostua, baldin eta hutsik geratu den lanposturako baldintzak betetzen baditu, eta izangai horrekin aurreko ataletan adierazitako prozedura bera erabiliko da.

8.5. Dagokion deialdiaren xede diren lanpostuetarako baldintzak eta betebeharrak frogatzeko agiriez gainera, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak besteren bat eskatu nahi izanez gero bere eskudantziak erabiliz, proposatzen den izangaiari eskatu beharko dio, eta horrek deialdi honen 8.2 atalean ezarritako moduan aurkeztu beharko du.

9.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak idazkari edo kontu-hartzaile gisa aritzeko gaikuntzak emanen ditu, lanpostu horietan aritzeko funtzionarioak izendatuko ditu eta bakoitzari lehen aipatutako esleipen prozeduraren arabera dagokion lanpostua esleituko dio.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta, horrezkero, Nafarroako toki entitateen zerbitzuko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak edukiko dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, aplikatuta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua), Nafarroako Administrazio Publikoen edozein montepioren eskubide pasiboen araubide batean afiliaturik badago, bi aukera izanen ditu: edo segitzea martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidez araututako eskubide pasiboen araubidearen babespean, edo sartzea Gizarte Segurantzako araubide orokorrean.

9.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

9.4. Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra, eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.

9.5. Gaikuntza eta izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

9.6. Administrazio-eraginkortasuneko arrazoiak direla eta, behin amaituta txanda irekiko hautaprozesua eta aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesua, biak ere oposizio-lehiaketa sistemaz eginak, (aurreikusita daude maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legearen 3. eta 5. artikuluetan), izendatutako eta gaitutako pertsonak karguaz jabetuko dira Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak horretarako ematen duen ebazpenean adierazitako egunean. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Izendatutako izangaiek destinoko toki entitatean jabetu beharko dute idazkari edo kontu-hartzailearen lanpostuaz.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, ezarritako datan lanpostuaz jabetzen ez direnek galduko dituzte Nafarroako toki entitateetako idazkari edo kontu-hartzailearen lanposturako gaitutako funtzionario izateko eskubide guztiak. Halakoetan, 8.4 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

9.7. Nafarroako toki entitateetako gaitutako funtzionario izendatzen den izangairen bati, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere 8.4 atalean xedatzen den moduan beteko da.

9.8. Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautua. Beraz, egoera horien ondoriozko funtzionario berriei esleituko zaizkie.

10.–Jarduketen publikotasuna.

Deusetan galarazi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko tramiteak, epaimahaiaren ebazpen eta jarduketei buruzko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, deialdiaren fitxan argitaratuko da, Nafarroako Gobernuaren webgunean: www.nafarroa.eus.

11.–Aldi baterako kontratazioetarako izangaien zerrendak.

11.1. Oinarri hauetan eta maiatzaren 30eko 16/2022 Foru Legean ezarritakoarekin bat etorriz (16/2022 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko gaikuntzadun funtzionarioentzat erreserbatutako lanpostuetan aldibaterakotasuna murrizteko presako neurriei buruzkoa), aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratuko da Nafarroako toki entitateko idazkari edo kontu-hartzailearen lanpostu bat merezimendu-lehiaketaren bidez egonkortzeko salbuespenezko hautaprozesu honetan eskuratu ez duten izangaiekin.

11.2. Nafarroako toki entitateetako idazkari edo kontu-hartzaileen lanposturako aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak, zeina merezimendu-lehiaketa bidezko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaprozesu honen ondoriozko baita, ez du lehentasunik izanen oposizio-lehiaketa bidezko aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaprozesuaren ondoriozkoaren gainetik, ezta oposizio-lehiaketa bidez txanda irekian egiten den deialdiaren ondoriozkoaren gainetik ere.

11.3. Hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateetan idazkarien lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eta oposizio sistema erabiliz osatzeko deialdiaren ondoriozko aldi baterako kontratazio zerrendek indarra galduko dute behin onetsita merezimendu-lehiaketa bidezko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaprozesu honen ondoriozko kontratazio zerrendak. Deialdi hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 2019ko ekainaren 4ko 139/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.

11.4. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen bidez onetsiko da merezimendu-lehiaketa bidezko iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaprozesu honen ondoriozko kontratazio zerrenda, zeina osatuko baitute merezimendu-lehiaketan lanpostu hutsik eskuratu ez duten eta gutxienez 30 puntu lortu dituzten izangaiek.

11.5. Zerrendako izangaien ordena erabakiko da hautaprozesuan lortutako puntuazioaren arabera, handienetik txikienera. Berdinketarik dagoenean nor nagusitzen den erabakitzeko, kontuan hartuko dira deialdi honetan merezimenduen baremoaz eta zozketaz ezarritako irizpideak.

Goian aipatutako zozketa egin ez bada, hautaprozesuaren momentu horretan eginen da.

11.6. Izangaiak deitzeko eta, hala badagokio, kontratatzeko, honako arau hauek beteko dira: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena; 187/2013 Foru Agindua, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 5ean emana, zeinaren bidez onetsi baitziren hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateen idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrendak kudeatuko dituzten arauak; eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

11.7. Kontrataziorako deitzen diren izangaiek baizik ez dituzte ekarri beharko deialdian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten ziurtagiriak, kontratua formalizatzen denean ekarri ere, kopiak aurkeztuta.

Sarrera-prozedurarako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira eskatzen diren baldintzak, eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazio aldiak iraun bitartean.

11.8. Eskatzen diren agiriak aurkezten ez dituzten izangaiek eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek sarrera-deialdian parte hartzetik eratorritako eskubide guztiak galduko dituzte, parte hartzeko eskaera faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri hauetan adierazten den moduan frogatu beharko dituzte.

12.–Errekurtsoak.

Deialdi honen eta oinarrien aurka eta, orobat, kalifikazio epaimahaia ez den beste organo batek, oinarriak aplikatzeko, ematen dituen egintzen aurka, espedientean interesdun direnek, administrazio publikoak izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Administrazio Publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Nafarroako Justiziako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe aldez aurreko errekerimendua egitea Nafarroako Gobernuaren aurrean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Kalifikazio epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

I. ERANSKINA

Nafarroako toki entitateetako idazkarien lanpostu hutsetarako merezimenduen baremoa

a) Merezimendu profesionalak: gehienez 55 puntu.

1. Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 55 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Nafarroako toki entitateetan idazkari gisa emandako zerbitzuak, 51 puntu arte: 2 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

a.2.) Administrazio publikoetako beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak, deialdi honen xede den titulazio bera eskatu bazaie, 4 puntu gehienez: 0,5 puntu egindako zerbitzu urte oso bakoitzeko.

b) Beste merezimendu batzuk: 45 puntu gehienez.

b.1) Gainditurik izatea, lanposturik eskuratu gabe, Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzeko eta Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostuetan merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko deialdiren bat: 45 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako prozesu bakoitzeko.

b.2) Deialdiko lehenengo ariketa gainditu izana eta aldi baterako kontratazio zerrendetan egotea, gehienez 15 puntu, honako puntuazio honen arabera:

b.2.a) Aldi baterako kontratazio zerrendak baldin badira Nafarroako toki entitateetako idazkarien lanpostuen gaikuntza oposizio-lehiaketa bidez lortzeko deialdiaren ondoriozkoak (deialdi hori Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 196/2012 Foru Aginduaren bidez onetsi zen): 10 puntu.

b.2.b) Aldi baterako kontratazio zerrendak baldin badira hala eskatzen duten Nafarroako toki entitateetako idazkarien lanpostuak aldi baterako betetzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eta oposizio sistema erabiliz osatzeko deialdiaren ondoriozkoak (deialdi hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren 2019ko ekainaren 4ko 139/2019 Foru Aginduaren bidez onetsi zen): 5 puntu.

c) Puntuazio erantsia euskara jakiteagatik.

Euskaraz jakiteagatik eta plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 10 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean.

d) Zuzenketa-faktorea.

Behin merezimenduen balorazioa aurreko atalek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaileen lanpostu hutsetarako merezimenduen baremoa.

a) Merezimendu profesionalak: gehienez 55 puntu.

1. Administrazio publikoetan kasuan kasuko deialdia argitaratzen den egunera arte egindako zerbitzuak baloratuko dira, gehienez 55 punturekin, puntuazio honen arabera:

a.1) Nafarroako toki entitateetan kontu-hartzaile gisa emandako zerbitzuak, 51 puntu arte: A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan emandako zerbitzu urte oso bakoitzeko, 2 puntu, eta B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan, berriz, 1,65 puntu.

a.2.) A taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan sartzeko titulazioaren baliokidea eskatzen duten administrazio publikoetako beste lanpostu batzuetan egindako zerbitzuak: 0,5 puntu urte bakoitzeko, eta B taldeko kontu-hartzaileen kasuan: 0,42 puntu urte bakoitzeko. Gehienez 4 puntu eskura daitezke a.2) atal osoan.

b) Beste merezimendu batzuk: 45 puntu gehienez.

b.1) Gainditurik izatea, lanposturik eskuratu gabe, Foru Komunitateko Administrazioak emandako gaikuntza lortzeko eta Nafarroako toki entitateetako kontu-hartzaileen lanpostuetan merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko deialdiren bat: 45 puntu lanposturik eskuratu gabe gainditutako prozesu bakoitzeko.

b.2) Gainditua izatea deialdiko lehendabiziko ariketa eta Nafarroako toki entitateetako A eta B taldeetako kontu-hartzaileen lanpostuen gaikuntza oposizio-lehiaketa bidez lortzeko deialdien ondoriozko aldi baterako kontratazio zerrendetan egotea. Deialdi horiek Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 11ko 197/2012 eta 198/2012 Foru Aginduen bidez onetsi ziren. 15 puntu.

c) Puntuazio erantsia euskaraz jakiteagatik.

–Euskaraz jakiteagatik: plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan aritzeko euskaraz jakitea nahitaezkoa ez bada, 10 puntu bitarte emanen dira destinoa eremu euskaldunean duten lanpostuetan sartu nahi denean.

d) Zuzenketa-faktorea.

Behin merezimenduen balorazioa aurreko atalek ezarritakoari jarraikiz eginda, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna frogatzen duten pertsonek lorturiko puntuazioari 1,5 puntu gehituko zaizkio guztira, zuzenketa-faktore gisa.

Nafarroako toki entitateetako idazkari eta kontu-hartzaileen lanpostu hutsetarako merezimenduen baremoko a) eta c) ataletarako ohar komunak:

Oharrak a) atalerako:

1. Plantilla organikoetan lanpostu horiek, esklusiboki edo partekatuta, sartuta dituzten toki entitateetan egindako zerbitzuak baizik ez dira aintzat hartuko, eta ez dira baloratuko Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 234.2.d) artikuluan adierazitakoa aukeratu duten kontzeju edo mankomunitateetan egindako zerbitzuak.

2. Urteen kopurua osoa ez bada, zerbitzuan egindako aldiari proportzioan dagokion puntuazioa emanen da.

3. Gehienez ere 55 puntu emanen dira a) atal honetan.

4. Egindako zerbitzuak baloratuko dira zerbitzu bakoitzaren hasiera egunetik amaierara arte, egindako lanaldiaren ehunekoa edozein dela ere.

5. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuak ez dira baloratuko.

6. Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietan edo jarduneko zerbitzu bereziko egoeran egon den aldiak benetan bete duen lanpostuan egindako zerbitzuak balira bezala kontatuko dira.

Izangaia zerbitzu berezietan egon bada beste arrazoi batzuengatik, edo eszedentzia berezian egon bada, edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari lanetan, aldi horietako zerbitzuak kontatzeko, egoera horietan sartzean zuen lanpostuan egin izan balitu bezala kontatuko dira.

7. Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.

Oharrak c) letrarako:

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren pareko ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiria duenari baloraziorik handiena emanen zaio.

Titulu edo ziurtagiri hori izan ezean, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren pareko titulu edo ziurtagiri bat izanez gero, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/5 jasoko da; A2 mailaren parekoa izanez gero, 2/5; B1 mailaren parekoa izanez gero, 3/5; eta, B2 mailaren parekoa izanez gero, 4/5.

Euskara merezimendu gisa baloratzean, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako urrats bakoitzagatik, gehienez eman daitekeen puntuazioaren 1/12 emanen da.

II. ERANSKINA

Eskabidearen eredua

Eskabidea, Nafarroako toki entitateetako idazkari/kontu-hartzaile (aukeratu bidezkoa dena) lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan merezimendu-lehiaketaren salbuespeneko sistemaren bidez sartzeko deialdian parte hartzeko (DOC).

III. ERANSKINA

Deialdiko idazkarien lanpostu hutsak

IDAZKARIAK

BETETZEKO BIDEA

HIZKUNTZA
ESKAKIZUNA

LANALDIA

Ablitas

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Allo

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Altsasu

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Andosilla

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Añorbe

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Agoitz

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Arakil

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Aranguren

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Arbizu

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Areso

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Arguedas

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Arroitz

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Artaxoa

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Aiegi

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Azagra

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Barasoain

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Bargota

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Baztan

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Berbintzana

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Bertizarana

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Buñuel

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Cadreita

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Cárcar

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Zarrakaztelu

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Cascante

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Castejón

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Oltza Zendea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Corella

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Cortes

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Deikaztelu

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Eguesibar

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Ergoiena

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Lizarra

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Etxalar

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Fitero

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Fontellas

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Fustiñana

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Galar

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Goñi

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%40

Itza

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Lakuntza

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Larraun

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Leitza

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Lekunberri

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Leotz

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Lerin

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Ledea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Los Arcos

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Luzaide

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Martzilla

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Mélida

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Mendabia

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Mendigorria

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Murillo el Cuende

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Nabaskoze

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Olazti

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Ollaran

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Oteitza

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Azkoien

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Gares

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Ribaforada

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

San Adrián

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Zangoza

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Santakara

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Sartaguda

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Sesma

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Sunbilla

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Deierri

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Valtierra

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Viana

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Villatuerta

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Atarrabia

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Esa

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Zuñiga

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%34,20

Abartzuza eta Lezaungo udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Urdazubi eta Zugarramurdiko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Oibar eta Leatxeko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Allin eta Metautengo udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Anue eta Lanzko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Araitz eta Beteluko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Arantza eta Igantziko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Basaburua eta Imozko udal batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Auritz, Orreaga eta Erroko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Burgi, Bidankoze eta Gardeko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Desoio, Santsol eta El Bustoko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Espartza, Sartze, Galoze eta Gorzako udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Esprontzeda, Torralba del Río eta Azueloko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Etxauri, Bidaurreta, Ziritza eta Etxarriko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Eulate, Larragoa eta Aranaratxeko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Ezkaroze, Orontze eta Jaurrietako udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Garinoain, Orisoain, Untzue, Oloritz eta Puiuko udalen batasuna (Orbaibar)

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Garralda eta Ariako udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Goizueta eta Aranoko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Hiriberri, Garaioa eta Aribeko udal batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Iguzkitza, Lukin, Villamayor de Monjardín eta Barbaringo udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Izaba eta Uztarrozeko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Ituren eta Zubietako udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Txulapain eta Atezko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Lana, Mues, Piedramillera eta Sorladako udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Legaria, Etaiu, Oko eta Olexoako udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Mendaza, Nazar eta Mirafuentesko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Otsagabia eta Itzaltzuko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Orbaizeta eta Orbarako udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Erronkari eta Urzainkiko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

San Martin Unx eta Uxueko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Ultzama eta Odietako udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Urraulbeiti eta Urraulgoitiko udalen batasunak

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Zabaltza eta Beraskoaingo udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Gesalatz eta Jaizko udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Mañeruibarko Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Zirauki, Mañeru, Artazu eta Girgillao)

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Bakaiku eta Iturmendiko Udalak

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Uharte Arakil, Irañeta eta Arruazuko Udalak

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea (Ibargoiti, Itzagaondoa, Lizoain, Elo, Untziti, Urrotz)

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Kodesko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea (Aguilar Kodes, Cabredo, Genevilla, Lapoblación, Marañón eta Aras)

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Izarbeibarko Ur eta Hondakinen Mankomunitatea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Malerrekako Mankomunitatea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Aezkoako Batzarre Nagusia

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Zaraitzu Ibarreko Unibertsitatea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

IDAZKARIAK

BETETZEA

HIZKUNTZA
ESKAKIZUNA

LANALDIA

Antsoain

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Bera

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Berriozar

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Faltzes

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Funes

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Lesaka

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Milagro

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Erriberri

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Orkoien

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Zizur Nagusia

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Doneztebe eta Elgorriagako udalen batasuna

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Tebas-Muru Artederreta eta Biurrun-Olkozko udalen batasuna

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Beire eta Pitillasko Langileen Mankomunitatea

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea (Adios, Eneritz, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu, Ukar, Uterga)

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Dealdiko kontu-hartzaileen lanpostu hutsak

KONTU-HARTZAILEAK

BETETZEKO BIDEA

HIZKUNTZA
ESKAKIZUNA

LANALDIA

Andosilla

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Antsoain

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Arguedas

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Berriozar

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Buñuel

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Burlata

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Caparroso

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Castejón

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Cortes

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Etxarri Aranatz

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Irurtzun

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Leitza

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Orkoien

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

San Adrián

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Valtierra

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Viana

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Doneztebe, Elgorriaga, Ituren eta Zubietako udalen batasuna

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Calibus Administrazio Zerbitzuen Batasuna (Ablitas, Barillas, Monteagudo eta Tulebras)

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Cadreita eta Alesbesko Udalen Hitzarmena

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

Sakanako Mankomunitatea

6. XEDAPEN GEHIGARRIA

NAHITAEZKOA

%100

Ribaforada

8. XEDAPEN GEHIGARRIA

%100

IV. ERANSKINA

Idazkarien lanpostuak.

Hauetako ikasketa-tituluren bat edukitzea, edo bakoitzari dagokion gradu-titulua, edo balio berekotzat jotzen den beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea:

–Zuzenbideko gradua edo lizentzia.

–Politika eta Administrazio Zientzietako gradua edo lizentzia edo Soziologiako lizentzia edo Politika Zientzietako eta Soziologiako lizentzia.

Kontu-hartzaileen lanpostuak.

Hauetako ikasketa-tituluren bat edukitzea, edo bakoitzari dagokion gradu-titulua, edo balio berekotzat jotzen den beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea:

–Zuzenbideko gradua edo lizentzia.

–Enpresen administrazio eta zuzendaritzako gradua edo lizentzia.

–Ekonomiako gradua edo lizentzia.

–Zientzia Aktuarial eta Finantzarioetako gradua edo lizentzia edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentzia.

Iragarkiaren kodea: F2216328